Parkour Masterclass

Zubiondoko Skateparkak parkour Masterclass bat hartuko du ekainaren 12an 

  • Masterclassean bi txanda egongo dira. Bat, eskarmenturik ez duten pertsonentzat edo hasiberrientzat; bestea, honelako ariketetan jadanik aritzen direnentzat. 
  • Ekimen honen helburua parkourraren balioak zabaltzea, jarduera fisikoa eta garapen psikomotorra sustatzea eta bizi garen espazioa berrinterpretatzen eta berrerabiltzen irakastea da. 

Parkour-a praktikatzen duzu? Gustatuko litzaizuke ikastea? Hala bada, jakin ezazu Bizkaiako Foru Aldundiak parkour Masterclass bat antolatu duela ekainaren 12an, 11:00etan, Zubiondo Parkeko Skateparkean. 

Parkourra honela definitzen da: hiri-arkitektura mota desberdinak erabiltzen ditu bideari jarraitzeko, praktikatzen duenaren aurretik jartzen diren oztopoak gaindituz eta hiritik mugitzeko modu berriak ezarriz. 

Ekimen honen helburua parkourraren balioak zabaltzea, jarduera fisikoa eta garapen psikomotorra sustatzea eta bizi garen espazioa berrinterpretatzen eta berrerabiltzen irakastea da. 

Masterclassean bi txanda egongo dira. Bat, eskarmenturik ez duten pertsonentzat edo hasiberrientzat; bestea, honelako ariketetan jadanik aritzen direnentzat.
Nori zuzendua dago? 

  • 16 urtetik gorako pertsona orok parte hartu dezake. Adin honetatik aurrera edonork parte har dezake. 
  • Plazak mugatuak dira eta izen-ematea ekitaldiaren kartelean eskuragarri dagoen QR kodearen bidez egingo da. 

Informazio gehiago hemen

Anima zaitez!

Artículo anteriorLa Liga comunica a la SDA que Urritxe no es apto para La Liga SmartBank y que su adaptación es “inviable”
Artículo siguienteComienza la construcción de la pista Pump Track