Padeltzan jende guztia ongi etorria da padelaz familia giroan eta giro lasaian gozatzeko. Zornotzako eta inguruko padel-zale guztien topalekua.
Ibilbidea
2013ko irailean, kirol honen zale gutxi batzuk elkartu eta Klubaren Rankingaren lehen jardunaldia jokatu zuten, proiektu honi hasiera emanez.
2015. urtean kluba ofizial egin zen, Padeltza Zornotza Kirol Kluba izenarekin. Garai hartan ia 50 lagunek parte hartzen zuten.
Gaur egun
Gaur egun, 130 kide baino gehiago gara eta gure asmoa hazten jarraitzea da, hain gustuko dugun kirol hau sustatu eta ezagutaraztearekin batera.
Klubean txapelketak, geraldiak, lehiaketak, pachangak… antolatzen ditugu, eta Federazioaren lehiaketa ofizialetan parte hartzen dugu:
– Bizkaiko Padel Liga (emakumezkoen 2 talde eta gizonezkoen 2 talde)
– Padel Serie Nazionalak (1 emakumezko eta 1 gizonezko)
Pertsona oro ongi etorria da klubera, berdin dio sexua, adina, padel maila, bizilekua… Padeltzan, padela da garrantzitsuena.
Padeltza Zornotza Kirol Klubean izena emateko eta gure “familiako” kide izateaz gozatzeko, gure webgunean sartu besterik ez da egin behar, www.padeltza.biz, izena ematea eta urtean 15 euroko kuota sinbolikoa ordaintzea.
Lan hori ez litzateke posible izango gure babesleen laguntzarik gabe: Amorebietako Udala, EKIN, IZAR, Venezia, Lopena, Amets Taberna eta El Cojo.
Gu ezagutzera gonbidatuta zaudete.
Gora Padela!!!!