Zornotzan

Noticias

Ostiraletik aurrera Gabon argiek argiztatuko dute

   Argiztatzea arratsaldeko 17:45ean izango da Herriko Plazan, Zubiaur musika eskolako haurren abesbatzarekin eta AIDAEko lagunekin; aurretik, `Triki-Piu Band´ taldearen emanaldia izango da.

Abendua hastearekin batera Gabonak gerturatzen ari direla antzeman daiteke Amorebieta-Etxanon. Herriko kaleak girotzen hasteko helburuarekin eta zornotzarren ilusioa pizteko nahiarekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak abenduaren 3tik urtarrilaren 7ra piztuko ditu aurten Gabon argiak. Joan den urteko Gabon egun zailen ostean, aurten, hein handi batean, normaltasunera itzulera izango da, horrek esan nahi duen guztiarekin. 

Gabon argien helburua da, baita, herriko komertzianteei laguntzea, eurak biziberritzea eta normaltasunera itzultzenlaguntzea; hauek ere, hilabete gogorrak bizi izan dituzte-eta Covid 19aren eraginez. 

Abenduaren 3an, Gabon argiez gain, izango da herria girotuko duen beste ekitaldirik Herriko Plazan. Piztearen aurretik, 17:00etan hasita, Zubiaur Musika Eskolako `Triki-Piu Band´ taldeko kideek joko dute. Gabon argiak pizteaarratsaldeko 17:45ean izango da Herriko Plazan bertan, eta momentu hori Zubiaur Musika Eskolako umeen abesbatzak girotuko du, Gabon abestiekin. Gainera, Euskararen Eguna ere izaki, neska-mutilek bertaratzen diren guztientzat hitz eder hauek prestatu dituzte: 

«Gaur abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da, 
Euskararen egunean piztu dadila argia,
Piztu daitezela argiak Gabonetan,
Euskararen argiak piztu ditzagun gaur, 
Gabonetan eta urteak dituen 365 egunetan»

Argiteria jasangarriagoa eta eraginkorragoa

Argiztatzeari dagokionean, Amorebieta-Etxanoko Udalak gogoratu du ingurumena zaintzeko duen konpromisoari jarraiki, azken urteetan Gabonetako argiteria askoz jasangarriagoa eta eraginkorragoa dela, elektrizitate kontsumoa gutxitzeko LED bonbilak erabiltzen baitira. Gainera, goizaldeko 02:00etatik aurrera, erloju sistema programatu baten bitartez argiak itzali egiten dira, egunero.

+ Leer más

Jornada de participación ciudadana sobre el Plan de Acción en materia de ruido, el 3 de octubre

02/10/2024

La jornada se llevará a cabo a las 18:00 horas, en el salón Etxano del Ayuntamiento de la mano de representantes de Tecnalia, quienes ofrecerán una charla explicativa donde detallarán el trabajo realizado hasta la fecha y expondrán las medidas

Curso de primeros auxilios, el 16 y 23 de octubre, en Amorebieta-Etxano

01/10/2024

Bajo el lema “Tus manos salvan vidas”, el Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano, en colaboración con el Centro de Salud local, ha organizado un curso básico sobre primeros auxilios que consta de dos sesiones sobre Reanimación Cardiopulmonar (RCP) y uso del Desfibrilador

Amorebieta-Etxano presenta su primera Semana de la Cooperación

01/10/2024

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha presentado hoy en rueda de prensa la Semana de la Cooperación de Amorebieta-Etxano, una iniciativa que se celebrará por primera vez en el municipio del 1 al 6 de octubre. Esta semana tiene como propósito