Oskar Gazteluk ‘Heriotzari aurrez aurre begira’ liburua aurkeztu du

Oskar Gaztelu Bilbaok, Larrabetzun jaio eta Bigarren Hezkuntzako irakasle denak, heriotzaren gaia jorratuko du ‘Heriotzari aurrez aurre begira’  lanarekin.  Liburuak Bilboko Udalak antolatutako XXII. Miguel de Unamuno saiakera-lehiaketako saria irabazi du.

Gazteluren lanak heriotzari buruzko teorietara hurbilduko gaitu, erlijio hurbilenek ezarritakotik urrunduz. Egileak hainbat esperientzia biltzen ditu, batzuk hildako gertuko senitartekoenak eta, beste batzuk, trantze horrekin eta horren ondorioekin zerikusia duten pertsonenak. Hiltzeko arriskua dela-eta, beldurtuta dauden pertsonekin lan egiten duten profesionalen testigantza ere ematen du.

Artículo anterior68 Cross Internacional Zornotza
Artículo siguienteExposición ‘Bi itsaso – Dos mares” en Zelaieta Zentroa