Oraindik ez dituzu Amorebono guztiak erabili?

•  Amorebieta-Etxanoko Udalak gogorarazi du abenduaren 15a arte izango dela herriko establezimenduetan Amorebonoak erabiltzeko aukera.•   Amorebonoak galdu dituztenek berriz eska ditzakete Herritarren Harrera Zerbitzuan.

Amorebieta-Etxanoko Udalak martxan jarritako`Amorebono 2021´ kanpaina azken txanpan da: abenduaren 15a arte izango da bonuak erabiltzeko aukera. Udalak herriko saltokietan salmentak dinamizatzeko helburuarekin jarri zuen martxan kanpaina, eta konpromiso horri segida emanez, herritarrak animatu nahi ditu oraindik erabili ez dituzten Amorebonoak trukatzera. Kanpainara atxikitako establezimenduak www.amorebieta-etxano.eus webgunean kontsultatu daitezke, `Amorebono´ atalean.

Era berean, Udalak gogoratu du Amorebonoak galdu dituzten herritarrek berriz eskuratu ditzaketela Herritarren Arreta Zerbitzura gerturatuta, eta orduan erabili zuten dokumentazio bera erakutsita.

Horrez gain, Udalak jakinarazi du bonuak NAN, AIZ edo Bakq bezalako dokumentazioren batekin eskuratu arren, erabiliko ez dituztenek beste pertsona bati eman diezazkioketela, helburua tokiko establezimenduen alde egitea baita.

Udalerriko sare ekonomikoa babestea, helburu

`Amorebono 2021´ kanpainarekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak udalerriko sare ekonomikoa babesteko konpromisoa berretsi du; 160.000 euro inbertitu ditu kanpaina honetan. Neurria merkataritzari, ostalaritzari eta lehen sektoreari dago zuzendua, eta baita ere parte hartu nahi izan eta baldintzak bete dituzten Amorebieta-Etxanoko negozio guztiei. 

Artículo anteriorEl proyecto teatral Zubi muestra su resultado
Artículo siguiente“Tenemos que mejorar cada semana”