Zornotzan

Albisteak

Oinezkoen segurtasuna hobetu da Zornotzako geraleku berrian, Arriola sailburuaren esanetan

– Oinezkoentzako trenbide pasagune berriak aurrekoak baino leku gehiago du, eta baita hesi espezifikoak ere, ibilgailuen zirkulaziorako hesiez gain.
– Hobekuntzetan, oztopo akustikoak eta ingurunearen hirigintza-integrazioa sartu dira.

Euskal Trenbide Sareak oinezkoen segurtasuna hobetu du Bilbo-Bermeo lineako Amorebietako geraleku berriaren ondoan dagoen trenbide pasagunean (abenduaren 10ean jarri zen martxan). Aurreko astetik, oinezkoek aurrekoa baino pasabide zabalagoa dute, ibilgailuen trafikorako erabiltzen direnak bezala igo eta jaitsiko diren hesi eta semaforo espezifikoekin. Ibilgailuen zirkulazioa kontrolatzen duten hesiak eta semaforoak ere berritu dira.

Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak, Pedro Marco Garraio sailburuordearekin eta Andoni Agirrebeitia Amorebietako alkatearekin batera, geralekua eta trenbide pasagunea bisitatu dituzte gaur goizean, trenbide azpiegitura berrituan eta inguruko urbanizazioan egindako hobekuntza nabarmena in situ egiaztatzeko.

Lanek milioi bat eurotik gorako aurrekontua izan dute eta urtebete pasatxoko epean egin dira. Lan horietan, nasa zaharra, markesina barne, eta geltokiko buruaren etxola eraitsi dira. Nasa berria 101 metro da luze, eta horietatik 60 metro altzairu herdoilgaitzez eta beira ijeztu epelez egindako markesina batek estaltzen ditu.

Nasaren lehen 12 metroak geltoki gisa eraiki dira, altzairu herdoilgaitzezko eta beirazko arkupedun egitura batekin. Egitura horren barruan geltokiko buruarentzako eta bidaiariei informazioa emateko gela bat, txartelak saltzeko makinak eta makina baliogabetzaileak daude.

San Pedro kaletik geralekurako sarbidea hobetu egin da espaloiaren azalera handitu ondoren, eta, horretarako, Garitondo ibaiaren gainean dagoen zubia ere handitu behar izan da.

Komunikabideei egindako adierazpenetan, Iñaki Arriolak “trenbidearen erabiltzaileentzako zerbitzua eta geralekuaren inguruan bizi direnen bizi-kalitatea hobetuko duten” obrak balioztatu ditu. Horrela, nasa berriaren mendebaldeko muturraren eta Gudari kalearen artean hesi akustiko bat eraiki dute, trenbideetatik gertu dauden etxebizitzetan soinu-inpaktua murrizteko. Halaber, “kale nagusitik dagoen geralekuaren ikuspegia hobetu egin da, eta udalerriari azpiegitura moderno eta funtzionala eman zaio”, nabarmendu du.

288.000 bidaiari

Bermeoko adarra trenbide bakarrekoa da, eta 2019an, pandemiaren aurreko urtean, bi milioi bidaiari baino gehiago izan zituen. Joan-etorri gehien izan zituen geltokia Bermeokoa izan zen, 530.000rekin, ondoren Gernikako geltoki nagusia 479.000rekin eta Amorebietako geralekua 288.000rekin.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, Euskal Trenbide Sarearen bidez, 3,5 milioi euro inguru inbertitu ditu azken bi urteetan Amorebietatik Bermeorako trenbide sarea hobetzeko. Amorebietako geralekuaren obraz gain, partidarik garrantzitsuena, milioi bat euro ingurukoa, Gernikako geltokiko estalkia eta fatxadak birgaitzera eta eraikin erantsi bat egitera bideratu da.

Gainerako milioi eta erdia hainbat hobekuntza-jardueratan gauzatu da, gehienak irisgarritasunean zentratuta, Lurgorriko eta institutuko geralekuetan, eta Itxasbegiko, Axpeko eta San Kristobalko geltokietan, hiruak ere Busturian, Muxikan dagoen Zugaztietako terminalean eta Sukarrietako eta Mundakako geltokietan. Berrikuntzen bidez, geltokien irudia homogeneizatu gura izan da, batez ere Bermeoko adarreko trenak Atxurin sartu beharrean zuzenean Bilboko metroaren 3. linean sartzearen ondorioz. Trenbideko hainbat zati berritzeko lanak ere egin dira.

+ Irakurri

Amorebieta-Etxano presenta la campaña Amorebono 2024

septiembre 9, 2024

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha presentado la campaña Amorebono 2024, que estará disponible desde el 10 de septiembre hasta el 20 de diciembre. Esta iniciativa tiene como objetivo incentivar el consumo en los comercios locales y ofrecer a los vecinos

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano presenta la edición 2024-2025 de la guía ‘Zornotzan’ con una amplia oferta formativa, deportiva, social y cultural

septiembre 4, 2024

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha lanzado una nueva edición de la guía ‘Zornotzan’. En ella se recoge la amplia oferta formativa, deportiva, social y cultural disponible para el nuevo curso en el municipio. Esta guía, que se distribuye tanto en

El 9 de septiembre arranca Eskola Bideak, la iniciativa para ir andando al centro escolar de forma segura, sostenible y saludable

septiembre 3, 2024

Se trata de una iniciativa desarrollada por el Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano en colaboración con los centros escolares de la localidad, con el objetivo de crear itinerarios seguros y sostenibles, entre otras cosas, para reducir la contaminación y fomentar un estilo