Oier Etxebarria Lagun Taldea sortu da Zornotzan, bere jarraitzaile sutsuenak elkartzeko asmoz

Oier Etxebarria, Aspe enpresako pilotari debutatu berria da. Igorren bizi da eta txikitatik Lemoako taldean entrenatu eta jokatu izan du pilotan. Hala ere, Andramari ikastolako ikasle ohia da eta bere “koadrila” eta lagun asko Zornotzarrak direnez, bizitzaren zati handi bat Zornotzan egiten du. Horregatik, orain arte bere afizionatu ibilbidea gertutik jarraitu izan duten eta aurrerantzean profesional mailako ibilbidean jarraitu nahi dutenen artean lagun talde bat, (Peña bat) sortu dugu.
Urtarrilaren 6ean egin zuen debuta Eibarko Astelena pilotalekuan. Nola ez, Peña honen lehenengo irteera debutera izan zen. Elordi, Promozio txapelketako bere bikotekidearekin debutatu zuen Dario eta Ruizen aurka. Irabazi eta txapelketako lehenengo puntua eskuratu zuten. Partidua bideratuta eduki bazuten ere azken momentura arte sufritu behar izan zuten, hala ere hanka onarekin hasi zuen bere ibilbide berria Oierrek, 22-20 irabazita. Bestalde, lehenengo hilabete honetan zehar, Promozio txapelketan jokatzeaz batera, lehenengo mailarako borrokan ari diren pilotariekin partiduren bat ere jokatzeko aukera izan du: Jaka, Erostarbe,… eta maila ona emanez gainera!

Oier Etxebarria Lagun Taldeak urtean zehar gertuko partiduetarako deialdiak egingo ditu ahal eta nahi dutenak pilotalekuan batzeko asmoz. Bestalde, debutera egin genuen bezalako irteerak antolatuko dira urteko partidu garrantzitsuenetan. Bazkide egiteko Urtza tabernatik pasatu behar da eta 30€ ordaindu. Horrela, deialdi hauen berri izango duzu, Peñako kamiseta jaso eta irteeretan ere prezio bereziak izango dituzu.
Danon laguntzarekin… pilotakadaz pilotakada…
EGURRE OIER!!

Artículo anteriorVERANOS EN IBIZA, INVIERNOS EN AMOREBIETA
Artículo siguienteEAJ-PNV en Zornotza presenta una renovada lista electoral con 11 caras nuevas