Ingurua eta herria bera distira bereziz begiratzeko balio al digu konfinamendu gogor eta krudel honek? Alde batera utziko ditugu denbora-tarte honek utzi dizkigun une txarrak eta herrian bertan ibiltzera atera ahal izan ginen egunean sentitu genuen poztasun eta askatasun apur hori ekarriko dugu gogora.
Behin sentipen horiek barrenean ditugula, Zornotzako hainbat ibilbide proposatuko ditugu geure herriak bere lurrazal zabaletan gordetzen dituen altxorrak ezagutze aldera. Horiek google maps-en zehaztu ditugu ibilbidea begiekin margoztu ahal izateko. Eskertu beharra dut Fernan Amorebietak eskainitako laguntza. Mila esker, Fernan!
Bestalde, ibilbide horietako batzuk igarotzen dituzten auzo eder eta maitatuetan ateratako udaberri zaporeko argazkiak ere aurkeztu nahi dizkizuet. Segi dezagun, bada, geure herriaz gozatzen eta segi dezagun Zornotza bere horretan ezagutzen!
Amaia Larruzea Motxobe
1. Poligono Biarritz-Lemoako atxa-Elizondo-Txiriboketa-Elorriaga
2. Larrea-San Bartolome-San Juan Ergoien-Arburu-Zabale-San Bartolome-Larrea
3. Etxano-Torreburu-Epalza-San Juan-Urritxe
4. Tantorta-San Pedro Boroa-Poligono-San pedro-Olabarri-Larrea