Nesken Rugby eguna

Errugbiak gero eta zale gehiago ditu Zornotzan; badugu jada mutilen talde bat, eta neskek ere ez dute kirol eder honetaz gozatzeko aukera galdu nahi izan. Hortaz, larunbatero, entrenatzeko elkartzen den taldeak, Nesken Rugby Eguna ospatu dute gaur Txolonen.
Ez dira bakarrik egon, ordea, gogor lan eginda, inguruko onenekin elkartzeko topaketa sortu eta Getxo eta Bilboko errugbi taldekoen “masterclass” delako batzuk jaso baitituzte.
Pausoz pauso aurrera dihoan taldea honek asko du emateko eta asko eskaintzeko; eta, gu, ikuskizun horretaz gozatzeko irrikaz gaude!

Artículo anteriorIKASTOLAKO JAIA HASI DA
Artículo siguienteXIII HERRI LASTERKETA: DAVID GARCÍA Y SAIOA ELASO GANAN LA CARRERA ABSOLUTA