Gaur, Santiago eguna, lehen aldiz nesken pilota partiduak ikusteko aukera izan dugu frontoian. Euren arteko ligaren ostean, gaur finala jokatu da. Iratxe Zubikarai eta Ana Lopez 22-16 nagusitu dira Saioa Azkargorta eta Nerea Urdangarin bikotearen aurrean. Partidu ona, Markel Atutxa entrenatzailearen esanetan eta giro ederra.