NAÑON ELKARTEA TUTERAKO IKASTOLAREKIN

Nafarroako «zonalde ez-euskadunean» aurkitzen diren ikastolen egoera ekonomikoa larria dela aski ezaguna da. Arazo honi aurre egiteko «Zazpiak bat» elkarteak Tuterako Argia Ikastola laguntzeko Erriberako produktuen salmentan oinarritutako proiektua martxan jarri du. Helburua bikoitza da, alde batetik eta nagusiki, euskerak zonalde horretan daukan egoera latzari haize apurra ematea eta, beste aldetik, elikadura-burujabetza landuz, Erriberako nekazaritza sustatzen laguntzea.

Salmentarako prestatu diren kaxetan ondoko produktuak aurki daitezke

– Kalabaza krema boteilatxoa
– Berdura krema boteilatxoa
– Potxak tarroa
– Menestra tarroa
– Alkatxofen bihotzak tarroa
– Esparrago lata 1
– Pikillo tarro 2
– Mailuki mermelada tarroa

Guztiaren prezioa 50€-koa da (30€ produktuetarako eta 20€ diru-laguntzarako).

Beraz, laguntzeko prest bazaudete bidal egiguzue zuen eskaera, izen-abizenak, kontakturako telefonoa eta kaxa kopurua zehaztuz, abenduraren 4a baino lehenago. Kaxak egun batzuk beranduago banatuko dizkizuegu adostutako lekuan, abenduaren 13 eta 19a bitartean.
Ordainketari dagokionez, aukera bi dauzkazue: zuzenean ordaintzea kaxa
batzen duzuenean edo ondoko kontu korrontean 50€-ko diru transferentzia
eginez («Tutera izena+abizena» transferentzian zehaztuz).

3035.0015.00.0150703240

Animatu zaitezte Argia ikastola laguntzera! Aldez aurretik eskerrak emanez,
Nañon Zorrontzan Euskeraz Taldea.

Artículo anteriorEUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA ZORNOTZAN
Artículo siguienteUn empresario de Amorebieta, entre los finalistas al Premio Emprendedor del Año