Nagusi Aretoaren ekintzak ekainean

Nagusi Aretoak ekintza berriak antolatuko ditu ekainean, hauxek dira:

Ekainaren 4an, 10:00etan, bisita gidatua egingo da Barakaldoko Lorategi botanikora. Bertan, landaretza arte bihurtuko da eta 300 egur-espezie baino gehiago eta landare belarkara ugari ikusi ahal izango ditugu. Bisitak ordu eta erdiko iraupena izango du eta ibilbidea garraio publikoan egingo da.

Ekainaren 8an 16:00tan hitzaldi bat emango da Nagusi Aretoan. Bertan, Orue Fundazioko Karin Yancen psikologoak Zoriontasunaren inguruko jarraibide batzuk emango dizkigu, estatu horrekin lotutako alderdi indibidual, sozial eta biokimikoak jorratuko ditu, tresnak partekatuz eta elkarrekin benetako kontzeptu bat sortuz. Hitzaldi-solasaldi bat izango da eta online parte hartu ahal izango da.

Ekainaren 10ean 10:00tan Algortako Portura bisita gidatua ere antolatu da. Bertaratzen direnek Algortako Portu Zaharreko txokorik politenak ezagutzeko aukera izango dute, euskal kostaldeko paisaiarik ederrenetako baten historia azalduko duen gidari baten eskutik. Bisita gidatuaren iraupena  ordu batekoa izango da eta autobus pribatuan egingo da.

Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 31tik aurrera eman dezakete izena, 94 694 11 29telefono zenbakira deituz 10:00etatik 14:00etara. 

Jarduerak doakoak dira eta plazak mugatuak.

Artículo anteriorJulen Baz aspira al premio Cocinero Revelación
Artículo siguienteKonbenio kalea berrurbanizatzeko lanak hasi dira