Nagusi Aretoak “EITB-ra” joateko bisita antolatu du

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak, Nagusi Aretoaren bidez, datorren azaroaren 28an, ostirala, 17:00 eta 18:00 etan txango bat antolatu du Bilbon dagoen EITB ezagutzeko.
Bost telebista katek, bost irrati emisorek eta webgune batek osatzen dute EiTB Taldea.
EITB-ren egoitzak 600 langile baino gehiago ditu, telebista, irrati eta eremu digitaleko langileak kontatuz. Eraikinak dituen tresna tekniko berritzaileei ezker EITB-ren digitalizazio osoa lortu ahal izan da multimedia kontzeptua komunikabideetara zabalduz.

– Izena emateko epea: Azaroaren 25etik 27ra.
– Izena emateko eta informazioa eskuratzeko: Nagusi Aretora jo daiteke astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara.
– 946941129 nagusiaretoa@amorebieta.eus
– Prezioa: doan.

Plaza mugatuak dira.

Artículo anteriorEneko Atxa Premio Nacional de Gastronomía Saludable a la personalidad más destacada
Artículo siguienteInicio de la transformación del barrio de Astepe