Zornotzan

Noticias

Nafarroa Zentroa osorik eraberritzeko lanen laugarren fasea hasi da

– Osorik eraberritzeko lanen laugarren faseko lanak abuztuan hasi dira eta hiru hilabete iraungo dute.
– Amorebieta-Etxanoko Udalak zentroa eraberritzeko lanekin jarraitzen du, zentroari ahalik eta etekinik handiena atera eta herritarrentzat irisgarriagoa egiteko.
– Laugarren fase honen inbertsioa guztira 568.000 eurokoa izango da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak Nafarroa Zentroa eraberritzeko lanekin jarraituko du, dagoen espazioari ahalik eta etekinik handiena atera eta herritarrentzat irisgarriagoa egiteko.

Hobekuntza lanak faseka burutzen ari dira. Horri esker, zentroak martxan jarrai dezake lanak egiten diren bitartean. Eraberritze lanen I, II eta III. faseak jadanik egin dira, hain zuzen ere, bigarren solairua eta lehenengo solairuko hegoaldeko partea osorik eraberritu dira.

Abuztuan hasi den laugarren faseak hiru hilabete iraungo du eta lehenengo solairua osorik eraberrituko da iparraldeko zatian. Zati hau administraziorako eta nagusien zentrorako da, atseden-gela handi birekin eta jarduerak egiteko lekuarekin.

Zehatzago, administrazio-guneko pasilloak kokapen berria izango du, fatxadarantz eramango da argi naturala aprobetxatzeko, eta bulegoak bata bestearen atzean jarriko dira. Jendaurreko arreta emateko lekua sarrera nagusiaren aurrez aurre egongo da eta gainontzeko bulegoak barruko partean geldituko dira: bilera gela, officea, komuna, biltegia eta bulego txikiago bat.

Atondo nagusian komun egokitu bat jarriko da, egokitu gabeko bat eta garbiketarako gela txiki bat hondakindegi batekin. Jarduera gelarako eta nagusien atsedenerako gelarako, altuera bikoitzeko sarbide berri bi ireki beharko dira erdiko espaziotik.

Gainera, egungo argi-zuloak kenduko dira eta zentroaren beharrizanetarako egokia den argiztapen sistema bat jarriko da. Halaber, irteera kotan dagoen egungo teilatua guztiz eraberrituko da, orain dauden maldak eraberrituz.

Laugarren fase honen aurrekontua guztira 568.000 eurokoa da.

+ Leer más