Zornotzan

Berriak, Gazteria

Musikaz jositako udalekuak prest Zornotzan

2023ko uztailaren 10etik 14ra bitartean antolatuko dira 6 eta 14 urte bitarteko Zornotzako zein inguruko herrietako umeentzat.

Zornotzako Musika Bandak Amorebieta-Etxanoko Udalaren babesean antolatuko ditu aurtengo Musika Udalekuak. “Inguruko herrietan ez dago antzeko gauzarik” adierazi du Aritz Labradorrek, Bandako zuzendariak eta udalekuen koordinatzaileak. “Horregatik gonbidatu nahi ditugu bai Zornotzako, bai inguruko herrietako umeentzat”.

Musika udalekuek hiru alor uztartuko dituzte: ahotsa, perkusioa eta inprobisazioa. Izen-emandako ume guztiek musikaz gozatzeko eta ikasteko aukera izango dute kantuaren, perkusioaren eta gorputzaren mugimenduaren bitartez. Musika-tallerrak eta aisialdiko jarduerak konbinatuko dira bost egunetan zehar eta taldeek egindako emaitza ostiral arratsaldean aurkeztuko zaio herriari, uztailaren 14ean, herriko jaiak hasi aurretiko egunean. Parte-hartzaileek ez dute zertan musika formakuntzarik izan behar eta ez da instrumentu musikalik erabiliko; ahotsa eta gorputza soilik erabiliz egingo dugu musika!

Izen emateak jadanik zabalik daude apirilaren 28ra arte www.musikaudalekuak.eus web-orrialdearen bitartez.

+ Leer más

Amore Open 2024: El cubo de Rubik se resuelve en el Zelaieta

21/03/2024

Amorebieta-Etxano acogió el 17 y 18 de febrero, la competición de cubos de Rubik más grande de Euskal Herria. Alrededor de 150 participantes, nacionales e internacionales llegados de Euskadi, España, Francia, Alemania e incluso de Corea del Sur, mostraron sus

Alazne Oliver, 27 años, una psicóloga jefa de obra en un parque eólico en Egipto

21/03/2024

A veces la vida nos sorprende y nos coloca en lugares insospechados y trabajos inauditos para nuestra formación académica. Es lo que le ha sucedido a esta joven Licenciada en Psicóloga y experta en RRHH. Alazne Oliver, una joven de

Gazte Eguna 2024

18/03/2024

Itzela izan da aurtenho Gazte Eguna. Hemen argazki batzuk.