Zornotzan

Kultura

Musikaren Europako Egunarekin bat egingo du Amorebieta-Etxanok hainbat kontzertu eta musika-jarduerekin

Musika Bulegoak antolatutako programaren baitan emanaldi eta musika-jarduera desberdinak eskainiko dira ekainaren 19an eta 20an.

Ekainaren 21ean Musikaren Europako Eguna ospatzen da. Hori dela eta, Musika Bulegoak, kultur eragileekin eta erakundeekin batera, musika-jarduerak eta -emanaldiak antolatu ditu Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako hainbat udalerritan, Musikaren Eguna 2024 deituriko programaren baitan.
Ekimen honen helburua da musikazaletasuna eta tokiko musika-kultura sustatzea. Hala, programak kontzertuak, tailerrak, mahai-inguruak, ipuin musikatuak eta gustu eta adin guztietarako hainbat jarduera biltzen ditu, guztiak, musikaren bueltan.

Ekainaren 19an eta 20an Amorebieta-Etxanon Musika Bulegoak antolatutako egitarauaren baitan antolatutako jardueren baitan, hainbat ekintza eta ekitaldi jasoko ditu Amorebieta-Etxanok, hain zuzen, ekainaren 19an eta 20an. Bi egun horietan askotariko programazioa eskainiko da, mahai-inguruak, performanceak eta kontzertuak barne. Ekitaldi hauek, entretenimendua eskaintzeaz haratago,
musikaren eta musika-industriaren inguruko hausnarketa eta ikaskuntza sustatu nahi dute.

Hau da Amorebieta-Etxanoko egitaraua:

Ekainak 19
Mahai ingurua: ‘Emakumeak musikaren industrian’
– Ordua: 18:00
– Tokia: Zelaietako auditorioa
– Parte-hartzaileak: Amaia Miranda, Miren Narbaiza, Maitane Serrano, Garazi Velasco
– Moderatzailea: Ilaski Serrano

Fonoeskultura: ‘Arteak sapiens bihurtu gintuen’
– Ordua: 19:30

– Tokia: Zelaietako kontzertu aretoa
– Antolatzailea: Urbela Brouard

Giza eboluzioan artearen garrantzia aztertzen duen aurkezpen artistikoa.

Ekainak 20 | Kontzertuak Zubiondo parkean
– Hasiera: 17:00
– Artistak: Yogurinha Borova, Haize-Arrosa, Eider, SRT

Zuzeneko musika-emanaldiak, estilo desberdinekoak, bertaratzen diren guztien gozamenerako.

+ Irakurri

‘BELATXIKIETAKO ERMITAREN 75. URTEURRENA’ Juan Martin Iriondo Yurrebaso

Hurrengo belaunaldietarako ermita hori non, zer eta zergatik dagoen azaltzeko helburuarekin, 110 lekukok osatutako ikerketa emaitza da ‘75 urte Zazpitxaboletan’. Orain dela 75 urte Zazpitxaboletan ermita egin zen. Bai, gutxi batzuek bakarrik dakite Belatxikietako azpiko zelaiak Zazpitxaboleta izena duela. Izen

Enrike Renteria Pintura Lehiaketaren XXVI. edizioa

Igande honetan, uztailaren 7an, berriro ospatu zen Enrike Renteria pintura lehiaketa. Zornoza Arte eta Kultur Elkarteak antolatuta eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntzarekin, Enrike Renteria pintura lehiaketa aurten bere bi modalitatetan egin da: Zintzilik. Herriko balkoietan zintzilik ikusgai egongo diren loneta margotuak

Belatxikietako ermitaren 75. urteurrena ospatuko du Amorebieta-Etxanok

Horretarako hainbat ekintza antolatu dira, horien artean «75 urte Zazpitxaboletan» liburuaren aurkezpena. Liburuak ermitaren jatorria, sorkuntza eta historia jasotzen ditu. Belatxikietako San Inazio baselizak 75 urte betetzen ditu arten. Eraikin garrantzitsua da hau Amorebieta-Etxanorentzat eta urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatu