Mugikortasun Iraunkorraren Europako Asterako jardueran Amorebieta-Etxanon

Argazki lehiaketa, gidatze eraginkorrari buruzko ikastaroa eta txikienentzako ipuin kontaketa dira Mugikortasun Iraunkorraren Europako asterako programatutako jardueretako batzuk.

Amorebieta-Etxanoko Udalak argazki-lehiaketa bat, 18 urtetik gorakoentzako gidatze eraginkorrari buruzko ikastaro bat eta 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzako ipuin kontaketa bat –Kiribil doktorea– antolatu du Mugikortasunaren Astearen barruan..

Argazki lehiaketak bi kategoria ditu DBHko lehen eta bigarren zikloetarako. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki bidali ahal izango ditu. Uneko argazkiaren gaia honako gai hauetako batera egokitu beharko da: klima-aldaketa eragiten duten arrazoiak, klima-aldaketaren balizko ondorioak, klima-aldaketa moteltzen laguntzen duten jardunbide egokiak eta klima-aldaketa bizkortzen laguntzen duten jardunbide txarrak.

Irudiak aurkezteko azken eguna irailaren 22a izango da. Posta elektronikoz bidaliko dira «0 EMISIOAK» gaiarekin. Argazki bakoitzak izenburua, egilearen izen-abizenak, ikasturtea, ikastetxea eta harremanetarako telefonoa zehaztu beharko ditu.

Gainera, asteazken honetan, Mugikortasunaren Asteari hasiera emateko, 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzako Kiribil Doktorea izeneko ipuin kontaketa eskainiko da Zelaieta Zentroko Auditorioan. Asteartean, hilaren 22an, astea ixteko, gidatze eraginkorrari buruzko ikastaroa emango da 18 urtetik gorako herritarrentzat. Irailaren 16tik 22ra bitartean, Emisiorik gabeko mugikortasunaren aldeko erakusketa izango da ikusgai Zelaieta Zentroan bertan.

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2020

Ir arriba.