Icono del sitio www.amorebieta.com

Metalgintzaren manifestazioa Zornotzan

Bizkaiko Metalgintzaren sindikatuek bigarren greba egunari ekin diote gaur, «lan hitzarmen duin baten alde», joan den ostiralean FVEM Metalgintza Enpresen Bizkaiko Federazioak egindako azken proposamena sindikatuek errefusatu ostean.

Zornotzan egindako manifestazioan ehundaka pertsona batu dira.

Metalgintzaren sindikatu guztiek (ELA alde batetik, eta LAB, CCOO, UGT, ESK, CGT eta CNT elkarrekin, bestetik) greba deialdiari eustea erabaki zuten, patronalak egindako azken proposamena «nahikoa» ez zelakoan.

Deialdiak erantzun «oso zabala» izan duela esan dute sindikatuek. Zehaztu dutenez, % 85 ingurukoa da jarraipena.  

Salir de la versión móvil