Martxoaren zikloa: Femeninoan eta María Lafuente Lechuga

KINE Zineklubek, martxoaren 8a dela eta, ziklo berezi bat antolatu nahi du: ‘Femeninoan’. Emakume zuzendariek zuzendutako hiru filmen ohiko proiekzioaz gain, bi kultur ekitaldi antolatu ditu Zornotzako Berdintasun Sailarekin batera. Hori guztia Madrilgo-Malagako María Lafuente Lechuga artistak (layayaletuca), emandako laguntza bikainari esker.

Lehenik eta behin, martxoaren 3an, Belén Funesko La Hija de un Ladrón filmaren aurretik, María ‘Lechuga’-k umorez, letra garratzez eta ukelelez jotako abestiak abestuko dizkigu.

Bigarrenik, ezin duzue galdu iazko Malagako Zinemaldian izan zen “Papeles de Cine” LaYayaLetuca ilustratzailearen erakusketa. Espainiako pantaila handian eta handik kanpo emakumezkoen ahotsak erakusten dituen lana. Aktoreak, zuzendariak, produktoreak eta laguntzaileak, benetako istorioak, asmatuak, topikoak eta atipikoak, tintaz paperean eginak.

Apunta itzazue data hauek zuen agendetan, KINE ZINEKLUBen denboraldi honetako amaiera urrezko amaitzeko.

Martxoaren 3tik 17ra (Zornotza Aretoko Hallean).
‘Papeles de cine” erakusketa. María Lafuente Lechuga, layayaletuca.

Martxoaren 3an 20:15etan.
María Lechugaren kontzertua
La Hija de un Ladrón. Belén Funes. 102 min Espainia. (2019)

Martxoaren 10ean 20:15etan.
El Viaje de Marta (Staff Only). Neus Ballús. 83 min. España. (2019)

Martxoaren 17an 20:15etan.
Booksmart. Olivia Wilde. 102 min. Estados Unidos. (2019)

Artículo anteriorDetenido en Amorebieta-Etxano por tráfico de drogas
Artículo siguienteIñigo Vélez: “Intentsitatea eta konpromezua dira gure bereizgarri”