MARTXOAK 28 BERTSO-SAIOA ZORNOTZA ARETOAN

Martxoaren 28an, zapatuan, bertso-saio emanaldia egongo da Zornotza Aretoan. Nañon Zorrontzan Euskeraz taldeak antolatuta, berriz ere izango dugu Zornotzan bertsoez disfrutatzeko aukera. Oraingo honetan, bertsolari hauek etorriko dira: Unai Iturriaga, Jone Uria, eta Fredi Paia (laugarren bat ere egongo da).

Txartelak 5 €-tan egongo dira salgai, eta jubilatu, langabe, gazte, eta Nañoneko bazkideek ez dute zertan ezer ordaindu izango.

Bertso-saioa Korrikaren inguruko ospakizunetan sartu gura dugu, gure herritik martxoaren 29ko goizaldean pasatuko delako euskararen aldeko lasterketa (03:40 aldera). Bertsoak korrika berotzeko!

Artículo anteriorEL NUEVO RAMAL DE ACCESO DE LA BI-635 A LA VARIANTE DE AMOREBIETA-ETXANO ENTRARÁ EN SERVICIO ESTE SÁBADO 14 DE MARZO
Artículo siguienteTxikon intentará mañana hacer cumbre en el Nanga Parbat

Dejar respuesta

Please enter your comment!
Please enter your name here