Bilbon aurkeztu da udazkenean jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketa; 37 bertsolarik parte hartuko dute Txapelketan.
Urriaren 12an Galdakaon hasiko da 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, eta abenduaren 20an amaituko da Bilbon, Miribillako Bilbao Arenan.Zornotzan abenduaren 7an, Arkaitz Olivares eta Jone Uria.
Hiru fase edukiko ditu Txapelketak: bost kanporaketa, hiru finalaurre, eta finala.
Horietan 37 bertsolarik parte hartuko dute. 30 hasiko dira kanporaketetan, udaberrian jokatutako eskualdeetako txapelketetatik sailkatu direnak eta noizbait finalista izan direnek osatzen dute taldea. Beste zazpirak 2012ko finalistak dira, eta finalaurrekoetan ekingo diote Txapelketari.
Gozatu udazkeneko bertso jaiaz!