Marilu Egiarte, 68 urte.Tanzaniako Kilimanjaro gailurra egin du (5.895 m.)

Osasun aldetik oso ondo dagoela, baina garrantzitsuena jarrera baikorra izatea dala ziurtatzen du Mariluk. Kilimanjaro mendia, Afrikako Tanzania herrialdean, ez da mendi oso teknikoa, baina 6 eguneko ibilbidea bete behar da hainbat kilometro eginez. “6 eguneko martxan 4 eta 8 ordu bitarteko ibilaldiak egin ditugu. Ni prestatuta joan nintzen. Zornotzan nagoenean Bizkargi, Belatxikita, Gorbeia eta Udalak antolatutako ibilbideak egiten dodaz, baina bidaia hau prestatzeko Pico Veleta (3.394 m.) eta Mulhacen (3.478 m.) egin dodaz, Tanzaniara irten baino bi egun lehenago”.

Gailurra urriaren 20an lortu zuen. “Egunik gogorrena izan zen. Gauerdian irten ginen, frontala buruan eta aldapa gogorrak aurretik. Kantinploran neraman ura izoztuta zegoen eta haize boladekin 15 gradu zero azpitik zegoen. Erropa teknikoa, eskularru pare bi, dena tapatuta eta gorantza. Gure gidariaren atzetik nihoan, bere botak bakarrik ikusten nebazan gauean, baina eguna esnatu zuenean izugarrizko paisaia ikusi genuen aurrean. Gailurrera iritsi ginenean izugarrizko poza sentitu neban. Emozioa borborka. Argazkiak atera eta segidan aldapa behera korrika”.

Espedizioan 10 turista ziren; gidaria, sukaldariak eta porteadoreak lagunduta. “Natur Trek enpresak antolatuta dena. Dendetan lo egiten baina oso eroso, janaria ona eta mutil jatorrak guztiak”. Marilu ez zen bakarrik joan. Pirineotan ezagutu zuen laguna, Murtziako Paco mendizale amorratua izan zuen alboan. “Kasualitatez ezagutu ginen eta ondoren lagun minak egin gara. Perun ere izan ginen beste espedizio batean. Bere emaztearekin batera etorri ziren Zornotzara eta nire etxean egon ziren astebete”. Egun batean, Kilimanjaro mendiaren argazki bat bidali zion Pacok. “Eta zergaitik ez, esan nion nire buruari”, irrifarrea ezpainetan eta begitxoak disdira egiten dizkioten bitartean bota du Mariluk.

“Mami eres una leona”

“La edad no es un impedimento. Si estás bien puedes volar, sino te cortan las alas. Sin agobios, con esfuerzo, pero hay metas que podemos hacer la gente de edad. Y en mi caso siendo mujer tiene más mérito aún. Quiero reivindicar esta cumbre para ellas. Para que sirva de empoderamiento a las mujeres. Podemos hacer muchas cosas, solo hay que proponérselo. El ser mujer no te tiene que condicionar tu afición”, reflexiona en voz alta Marilu.

El guía le decía muchas veces “mami eres una leona”. Y sinceramente creo que así es. Y no por la fuerza, la agilidad u otras aptitudes físicas. Que también. Sino por la determinación, la voluntad y el afán de superación que demuestra esta mujer.

Euskerazko leloak dioen moduan “ezina ekinez egina”. Zorionak eta segi horrela beti Marilu.

Artículo anteriorSD AMOREBIETA 1-1 REAL ZARAGOZA: LOS AZULES SUMAN PESE A JUGAR LA ÚLTIMA MEDIA HORA CON DIEZ
Artículo siguienteBilbotik Glasgowraino… bizikletaz, trenez eta itsasontziz, klima larrialdiaren inguruan kontzientziatu nahian