Zornotzan

Berriak, Gazteria

Maria Mentxaka argazkilariaren «Zornotzako Emakume Kirolariak» erakusketa

Amorebieta-Etxanoko Udalak, udalerriko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. Planean ezarritako neurrien artean, Maria Mentxaka argazkilariaren»Zornotzako Emakume Kirolariak» erakusketa aurkeztu du.  Erakusketa modu ibiltarian egingo da udalerriko hainbat lekutatik. Larrea kiroldegia izango da erakusketa aktibo egongo den lehen tokia eta, pixkanaka, eraikin publikoetara eta udalerriko ikastetxeetara eramango da. 

Emakumeen ahalduntze indibidual, kolektibo eta sozialerako ardatzaren barruan, erakusketa osatzen duten 15 argazkien helburu nagusia feminismoaren, emakumeen eta eremu feminizatuen aintzatespen soziala sustatzea da. 

Iruditeria sozialean emakume kirolaririk ez dagoenez, haur eta nerabeek ez dute eredu femenino erreferenterik. Horregatik, erakusketa honen helburua udalerriko emakume kirolariak ikusaraztea, aintzatestea da, haien ahaleginari eta dedikazioari balioa eta merezi duten garrantzia emanez. 

Emakumeen parte-hartzea kirol-arloan 

Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundearen datuen arabera, emakumeen sarbidea eta parte-hartzea berandu eta oso zaila izan da kirol-esparruan eta gaur egun ere, emakumeen presentzia txikiagoa da aisialdiko, lehiakortasuneko eta/edo lanbideko jardunbide guztietan, bai eta kirol-sistema osatzen duten egitura guztietan ere. Emakumeek oztopo esplizituak eta inplizituak gainditu behar izan dituzte, bai eta aurrez pentsatutako ideiak ere, desberdintasuna eragin duten estereotipo sozial eta kulturalek sortuak. 

Kirolaren esparruan dagoen desberdintasuna kirolaren sorreratik bertatik hasten da, gizonek eurek balio jakin batzuk transmititzeko eta euren gaitasun fisikoak garatzeko asmatu baitzuten. Balio horietako batzuk konpetentzia, sendotasun fisikoa edo agresibitatea dira, indarra, potentzia edo erresistentzia bezalako gaitasun motorretan oinarrituta. Hala ere, kirolak lankidetza eta talde-lana bezalako balioak ere transmititzen ditu eta autoestimua eta autogainditzea indartzen laguntzen du. 

Desberdintasun horiek guztiak gainditzeko, funtsezkoa da berdintasun-arloko lege-aginduak eraginkortasunez betetzea. Agindu horien bidez, honako hauek sustatu behar dituzte botere publikoek, besteak beste: emakumeen ahalduntzea, balioak aldatzea, emakumeek egiten duten kirola aitortzea, emakumeek eta gizonek kirol-jarduera jakin batzuetan parte hartzea eragozten edo zailtzen duten trabak gainditzea, erabakiak hartzeko esparruetan emakumeen presentzia handitzea, kirola garatzeko programa publiko guztietan genero-ikuspegia txertatzea, sexuagatiko kirol-jarduera diskriminatzaileak debekatzea eta, oro har, esparru horretan emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreala eta eraginkorra eragozten duten oztopoak kentzea. 

+ Leer más

Amore Open 2024: El cubo de Rubik se resuelve en el Zelaieta

21/03/2024

Amorebieta-Etxano acogió el 17 y 18 de febrero, la competición de cubos de Rubik más grande de Euskal Herria. Alrededor de 150 participantes, nacionales e internacionales llegados de Euskadi, España, Francia, Alemania e incluso de Corea del Sur, mostraron sus

Alazne Oliver, 27 años, una psicóloga jefa de obra en un parque eólico en Egipto

21/03/2024

A veces la vida nos sorprende y nos coloca en lugares insospechados y trabajos inauditos para nuestra formación académica. Es lo que le ha sucedido a esta joven Licenciada en Psicóloga y experta en RRHH. Alazne Oliver, una joven de

Gazte Eguna 2024

18/03/2024

Itzela izan da aurtenho Gazte Eguna. Hemen argazki batzuk.