Askatasuna marraztu ahal izango balitz ze kolere izango luke? Kantatuz gero, ze doinu izango zen ederrena? Mikel Urdangarin zornotzarra margolari bihurtu da oraingoan askatasunari abesteko. Kolorez eta zaporez osatuta dago bere diska berria. Askatasunari eta bizitzari abesten dio Urdangarinek oraingoan.
Aurreko lana, bakarka egindakoa, plazaratu ostean, Mikel Urdangarin lan talde oso baten laguntzaz aritu da estudioan Margolaria sortzeko asmoz. Angel Celada (bateria), Jon Cañaveras (baxua), Koldo Uriarte (pianoa eta teklatua), Rafa Rueda (gitarra) eta Nika Bitchiasvili (biolina). Horretaz gainera, diskoaren diseinua Alain Urrutia pintoreak egin du. Elkar argitaratzailearen arabera, “disko hurbil, eskuzabal eta sendoa” da. Margolaria diskoan barruan daukan onena eman nahi izan du Mikelek.
Diskoak hamar kantu biltzen ditu, eta horietako zazpik, gainera, Urdangarinek idatzitakoak. “Kantak ahalik eta txukunen idazten ahalegindu naz, tontakeria barik, barru-barrutik”. Gainerako hiruretatik bi Gerardo Markuleta idazlearen bi olerki dira, Itsasoan euria eta Dena nire baitako; hirugarrena, berriz, beste zornotzar baten, Xabier Amurizaren testua da, Mendian gora abestikoa, alegia.
Loraldia jaialdiaren azken egunean, apirilak 8, aurkeztu du zuzenean Mikel Urdangarinek Margolaria, Bilboko Campos antzokian izandako kontzertu arrakastatsuan.
Sign in
¡Bienvenido! Ingresa en tu cuenta
Forgot your password? Get help
Password recovery
Recupera tu contraseña
Se te ha enviado una contraseña por correo electrónico.