Zornotzan

Albisteak, Kirolak

MAREAMORE NFK

Zornotzako Nesken Futbol Kluba

Mareamore NFK Zornotzako eta inguruko kadete mailako (14-18 urte) neska futbol jokalarientzako sortu den kluba da.  Oraindik harritzen gaitu gurea bezalakoa den herri batean neskentzako futbol talderik ez egotea; edo behintzat nesken futbolari jarraikortasuna ematen dion klubik ez egotea.

Urte asko daramatzagu herrian nesken futbol federatu barik. Hobeto ulertzeko, gure herriko neskak 14 urte betetzean ez dute futbolean jarraitzeko aukerarik. Egoera honen aurrean batzuk herritik kanpo dauden beste klub batzuetara jotzen dute, baina ehuneko zati handi batek futbola uzten du; beste herri batera mugitzeak 14 urterekin, mugitze horrek dakarren denbora eta ikasketak uztartzeak, etab. dira horietako arrazoi batzuk. Mareamorek aukera eman nahi die Zornotzako (eta inguruko herrietako) neska futbolariei kirol hau etenik gabe praktikatzeko.

2024-25 denboraldi honetan 10 eta 14 urte bitarteko lau talde femenino egon dira herrian, Ikastxiki Futbol Eskolan denak. Marea igoera altua daukagu Zornotzako nesken futbolean eta garai onena da honi indarra emateko! Horregatik eta gure herriko neskak klub batean protagonismo eta arreta osoa izateko Mareamore Nesken Futbol Kluba sortu da.

NESKEN FUTBOLA BATERATUZ

Helburu nagusia futbola eten behar ez izatea bada, bestelako helburu batzuk ere baditu: ‘kate bat sortzea’ horien artean. Zer esan nahi du horrek? ‘Alebin’ mailatik hasita futbol beteranora heldu arte (10 urtetik gora, limite barik) futbolean jokatzeko aukera izatea herrian. Horretarako Mareamore Zornotzako beste futbol klubekin batuko da akordioak egiteko eta horrela nesken futbola ez banatzeko. Zergatik? Futbolean jokatzen duten nesken kopurua baxua delako eta klub bakoitzak bere neska taldea sortzen saiatzen bada azkenean ez batak ez besteak ez du talderik osatuko.

Lehen urratsa Ikastxikirekin batzea izan da lotura hau egiteko eta horrela 2024-25 denboraldiari begira alebin eta infantil (10-14 urte) taldeen kudeaketa klub bien artean egitea adostu dute;  2011 eta 2014 urte artean jaiotako futbolariek Ikastxikin emango dute izena baina nesken klubaren parte direla sentitzeko eta harrobia sortzeko asmoarekin, Mareamoreren arropa jantziko dute. Kadeteen (14-18 urtekoak) taldea Mareamorek kudeatuko du osotasunean.

KIROL-PINTXOPOTEA

Maiatzaren 23an Mareamorek klubaren aurrerapenak erakutsi zien jada izena eman duten jokalariei baina baita interesa duten beste neska batzuei ere. Tartetxo horretan jokalariak beraien artean ezagutzeko, zalantzak galdetzeko eta ekarpenak egiteko aukera izan zuten.

Mareamore NFK jokalari bila dabil! Izena emateko eskaneatu kartelean dagoen QR-a. Informazioa nahi izanez gero idatzi mareamorenft@gmail.com emailera edo Instagramen ere aurkitu dezakezue.

+ Irakurri

Gaueko autobus zerbitzua antolatu du beste urte batez Amorebieta-Etxanoko Udalak bailarako udako jaietatik etxera itzultzeko

Arratiako Udalen Mankomunitatearekin eta Galdakaoko Udalarekin batera eskainiko du garraio zerbitzua gazteek festez gozatu eta kezkarik gabe bueltatu ahal izateko. Amorebieta-Etxanoko Udalak, Arratiako Udalen Mankomunitatearekin eta Galdakaoko Udalarekin batera jaietatik etxera bueltatzeko gaueko autobus zerbitzua antolatu du udako hilabeteetarako. Gazteak

Ekainaren 6an zabalduko da Amorebieta-Etxanoko haur danborradan izena emateko epea

Amorebieta-Etxanoko haur danborrada tradizio handiko ekitaldia izan ohi da Amorebieta-Etxanoko jaietan. Uztailaren 26an ospatuko da eta bihartik hasita ekainaren 14ª bitarte zabalik egongo da izena emateko epea. Danborradan parte har dezakete 5 eta 13 bitarteko haurrek (2011-2019 artean jaiotakoak). Interesdunek

Harrera ona izan dute Amorebieta-Etxanoko emakumeen osasuna eta kirola sustatzeko jarduerek

Ekimen hau Emakumeen Osasunaren Nazioarteko Ekintza Egunarekin bat etorri zen, eta udalerriko elkarte, kirolari eta herritar ugari bildu zituen, Udalak emakumeen artean osasuna eta kirola sustatzeko duen konpromisoa islatuz. Joan den igandean, ekainaren 2an, Amorebieta-Etxanoko Udalak jarduera jardunaldi arrakastatsua egin