Marabi eta Urgoitiko ur-hornidura sare berria


•  Gaur egun Marabi eta Urgoiti auzoek ez dute ur hornidura sistema orokorretik datorren udal ur-hornidura sarerik.• Hornidura sare berriak 178.000 euroko aurrekontua izango du, eta gutxi gorabehera 5 hilabeteko epean egitea aurreikusten du Udalak. 

Amorebieta-Etxanoko Udalak Marabi eta Urgoiti auzoak edateko urez hornituko dituen sare berri bat egitekoproiektua onartu du. Gaur egun, bi auzoetara iristen den edateko ura ez da ur hornidura sistema orokorretik datorren udal ur-hornidura saretik heltzen; Marabirenkasuan, gainera, ur-hornidura partikularra dute, tratatu gabeko iturburu batetik datorrena. Obraren aurrekontua 178.000 eurokoa izango da, eta Udalaren aurreikuspenaren arabera, behin esleituta, 5 hilabeteko epean egongo da egina, gutxi gorabehera.

Gaur egungo egoera

Gaur egun, Marabi auzora iristen den edateko ura  bizilagunen ur-hornidura sare partikular batetik iristen da, tratatu gabeko iturburu batera konektatuta dagoena. Gainera, sareak matxurak izaten ditu maiz, urte asko dituelako, eta udako hilabeteetan ez du funtzionamendu egokia izateko adina emari ahalmenik izaten.

Hornidura sistema berriaren deskribapena

Amorebieta-Etxanoko Udalak proiektatutako ur-hornidura berria Boroa auzoko konexio baten bidez egingo da, Marabi eta Urgoiti auzoen arteko bidegurutzean egingo den etxola berri batean presio-talde bat instalatuta. Etxolaren barrualdea 3×3 metrokoa izango da eta bertan presio talde bat instalatuko da,  8,60m3/h ponpatzeko gaitasuna izango duen txandakako bi ponpaz osatua. Etxolaren barruan egingo diren hodiak galdaragintza inoxidablea izango dute. Horrez gain, instalazioa kontrolatzeko urruneko estazio integratu bat ere jarriko da bertan. Etxolatik bi banaketa-adar aterako dira, bata Marabirantz eta bestea Urgoitirantz.

Lan-sistemari dagokionez, zanga berria lehengo sarearekin paraleloan irekiko da, abonatuei ahalik eta kalte gutxien eragiteko. Horrela, egungo sarea martxanmantenduko da eta konexioak egiteko momenuanprogramatutako ur-mozketak egingo dira.

Artículo anteriorEl Ayuntamiento entregará el Marixelarre Saria a la asociación de mujeres Udalen
Artículo siguienteAbierto el plazo para presentar las propuestas para los Presupuestos Participativos 2023