Marabi eta Urgoitiko hornidura sare berrirako obrak

 – Bi auzoak edateko urez hornituko dituen hornidura-sare berriak 178.000 euroko aurrekontua izango du.


Amorebieta-Etxanoko Udalak aste honetan hasi ditu Marabi eta Urgoiti auzoak edateko urez hornitzeko sare berria egiteko obra. Udalak 178.000 euroko aurrekontua aurreikusi du, eta lanak 5 hilabeteko epean eginda izatea espero da.

Gaur egun, bi auzoetara heltzen den ura ez dator edateko Udal uraren hornidura-sistema orokorretik. Hala, Marabi auzoa tratatu gabeko iturburu bateko ur-hornidura partikular batez hornitzen da. Horrez gain, sare honek duen antzinatasuna dela eta, inguruko baserrietara banatzen den ur-hornidura sistemak matxurak izaten ditu askotan, eta udako hilabeteetan ez du funtzionamendu egokirako behar den emaria emateko ahalmenik izaten.

Hornidura-sistema berria

Boroa auzoan konexio bat egitea aurreikusten du Amorebieta-Etxanoko Udalak egindako proiektuak, presio-talde bat instalatuz Marabi eta Urgoiti auzoen arteko bidegurutzean egingo den etxola berri batean. Etxola honek 3x3ko tamaina izango du barrualdean, eta 8,60m3/h ponpatzeko gai den presio-talde bat instalatuko da bertan, txandakako bi ponpaz osatua. Barruan egingo diren hodiak galdaragintza inoxidablea izango dute. Etxolatik bi banaketa-adar aterako dira, bata Marabirantz eta bestea Urgoitirantz. Egikaritzeari dagokionez, kalteak ahalik eta txikienak izateko helburuarekin, zanga berria lehengo sarearekin paraleloan irekiko da. Modu honetara, obrak irauten duen bitartean, dagoen sareari eutsi ahal izango zaio eta programatutako ur-mozketak egin ahal izango dira.

Artículo anteriorRegresa el concurso de cortometrajes Kine Rally
Artículo siguienteEl domingo “Tour eguna”