Marabi eta Urgoitiko hornidura sare berria

  Bi auzoak edateko urez hornituko dituen hornidura-sare berriak 178.000 euroko aurrekontua izango du.


Amorebieta-Etxanoko Udalak esleitu egin du Marabi eta Urgoiti auzoak edateko urez hornitzeko sare berria egiteko obra. Udalak 178.000 euroko aurrekontua aurreikusi du, eta lanak 5 hilabeteko epean eginda izatea espero da.

Egun, bi auzoetara iristen den ura ez da edateko Udal uraren hornidura-sistema orokorretik heltzen; Marabi auzoa iturburuko bateko ur-hornidura partikular batez hornitzen da, tratatu gabea. Gainera, sare horren antzinatasuna medio, inguruko baserrietara banatzen den ur-hornidura sistemak matxurak izaten ditu maiz, eta udako hilabeteetan ez du funtzionamendu egokirako behar den emaria emateko ahalmenik izaten.

Hornidura-sistema berria

Amorebieta-Etxanoko Udalak egindako proiektuak Boroa auzoan konexio bat egitea aurreikusten du, Marabi eta Urgoiti auzoen arteko bidegurutzean egingo den etxola berri batean presio-talde bat instalatuz. Etxola horrek 3x3ko neurria izango du barruan, eta 8,60m3/h ponpatzeko gai den presio-talde bat instalatuko da, txandakako bi ponpaz osatua; barruan egingo diren hodiak galdaragintza inoxidablea izango dute. Etxolatik bi banaketa-adar aterako dira, bata Marabirantz eta bestea Urgoitirantz. Egikaritzeari dagokionez, zanga berria lehengo sarearekin paraleloan irekiko da kalteak ahalik eta txikienak izateko helburuarekin. Horrela, obrak irauten duen bitartean, dagoen sareari eutsi ahal izango zaio eta programatutako ur-mozketak egin ahal izango dira.

Artículo anteriorRenovación total de la pista de atletismo del polideportivo Larrea
Artículo siguienteObras para reacondicionar los vestuarios y aseos del frontón Etxano