Mangamore 2020: lehiaketa, hitzaldi eta bideojokoetan online

Antolatzaileek asteburu osoan zehar segurtasun-neurriak prest eta bermatuta dituzte bertaratuko diren guztientzako.

Asteburu honetan, urriaren 9tik 11ra, Mangamore jaialdiaren edizio berri bat ospatuko da Amorebieta-Etxanon, Jardunaldiak Zornotzako Udalak antolatu ditu, japoniar kultura herritarren artean zabaltzeko.

Pandemiak eragindako salbuespenezko egoerak egitaraua egokitzera eta malgutzera behartzen ditu antolatzaileak. Beraz, aurten ez da bideo-joko, puzgarri edo produktuen stand-ik izango. Aurtengo ediziorako, Zornotza Aretoan eta IV. Frontoian egingo diren aurrez aurreko jarduerekin batera, bideo-jokoen lehiaketak, hitzaldiak eta txapelketak online prestatu dira. Sarrera doako a izango da eta online eskatu beharko da mangamore.eus. webgunean.


Lehenengo ekitaldia ostiral honetan 17: 00etan hasiko da Selecta Visionek babestutako Kahoot! Dragoi Bola Ncast, lehiaketarekin eta 18: 00etatik aurrera Viajar Japonia hitzaldiarekin.. Ekitaldi hauek online garatuko dira eta mangamore.eus. webgunearen bidez jarraitu ahal izango dira. 20: 15ean Mikel Berrojalbizen erakustaldia ikusgai izango da Zornotza Aretoan. Ureshi-San fikziozko pertsonaia marrazten erakutsiko die artista zornotzarrak ikus-entzuleei, Chibi japoniar estiloko bakoitzaren autoerretratuarekin batera.

Larunbatean, Zornotza Aretoak El niño y la Bestia filma eskainiko du 12: 00etan. Ordu berean #MyGameMyName (Movistar Riders-en laguntzarekin) hitzaldia izango da online.. Bestalde, Zornotza IV. Frontoian Garuna Effect taldearen emanaldia izango da 13:30ean eta 17: 00etan Taikomon taldearen Ichiban; El primer latido, perkusio japoniarra flamenkoarekin fusionatzen duen ikuskizuna;. Jonny Blanco-k Asiako zinemaren nobedadeen berri emango du online. Ordubete geroago, 18: 00etan eta online ere, manga mozorrorik onena sarituko duen Cosplay Pasarela lehiaketa izango da, Publikoak bere cosplayer gustukoenari eman diezaioke botoa Instagram @mangamorezornotza. kontuaren bidez.

Igandea, Kapitain Harlock filmaren emanaldiarekin hasiko da Zornotza Aretoan 12: 00etan. Aldi berean, Felipe Mugicak Japan Extreme eta Explosión Anime liburuak aurkeztuko ditu telematikoki. 13: 30ean, Zornotza IV pilotalekuan, Garuna Effect taldeak stand-up Comedy performance bat eskainiko du komiki edo animeei buruzko bitxikeriak eta fenomeno zientifikoak azalduz.

Arratsaldean, 16: 00etatik aurrera. Yakeru-k Resident Evil-en 25 urteurrenari buruzko hitzaldi telematikoa eskainiko du. Igandeko jardunaldia beste hiru online ekitaldirekin amaituko da: 17: 00etan Asian Dance eta 18: 30etatik aurrera. Karaokea. Asteburu osoan zehar Fornite, League of Legends, Valorant eta FIFA20 txapelketak ere izango dira.

Artículo anteriorAmorebieta-Etxano pregunta a la ciudadanía en la elaboración del III Plan de Igualdad entre mujeres y hombres
Artículo siguienteLa AECC anima a la sociedad a “sacar pecho” contra el cáncer de mama