Maitia nun zira? Ainara Menoyo eta Elena Canas-en dokumentala

Lehen mundu gerla garaian 1915-1918 artean, Prusiako Komisio fonografikoak Alemaniako preso-esparruetan zeuden presoak grabatu zituen, hauen artean euskal presoak euskal kantak abesten. Artxiboetan 10 euskal presoen ahotsak entzungai dira: lapurtarrak, baxenafarrak eta zuberotarrak denak.
2014an, Euskal kultur erakundeak soinu hauen kopia numerikoa jaso zuen Berlingo Etnologia Museoaren eta Humbold Unibertsitatearen eskutik. Audio artxiboak ezagutarazteko asmoz, Mondragon-Aretxabaletako ikus-entzunezko unibertsitateko Ainara Menoyo zornotzarrak eta Elena Canas ikasleek «Maitia nun zira?» dokumentala sortu dute.
2-copiar
Azpimarratzekoa da 85 euskal kantu direla grabazio hauetan, hauen artean: Gernikako Arbola, Adios izar ederra, Lili bat ikusi dut, Ziburutik Sararat, Amodio ohore, Lurraren pean sar nindaite, Atharratze jauregian. Elena Canas eta Ainara Menoyo ikasleek beren Gradu Bukaerako Lanarentzat artxibo berezi hauek aztertu dituzte eta bideo dokumental ederra sortu ere. Gasteizko Cortada film festibalean izango da eta dagoeneko ETB-k eta Frantziako telebista batek ere zabaldu dute.
Dokumental hori Euskal Herriko zazpi probintzietako kultur eragile askoren parte hartzeari esker egin da : Odei Barroso, Xabi Etcheverry, Bea Salaberry eta Katixa Dolhare, Edurne Garmendia, Iñaki Perurena, Eneko Sagardoy, Aritz Labrador, Reyes Prados, Eneko Bidegain, Karmele Jaio, Daniel Landart, Aitor Arregi, Javier Martinez. Halaber, Maider Bedaxagar, Maite Deliart, Mikel Urdangarin eta Kepa Junkeraren elkarrizketekin osatua izan da.
Lan honen inguruan artikulu zientifikoa publikatu ahal izango da. Lan ederra benetan Aina Menoyo zornotzarrak eta Elena Canas bere lagunak egindakoa.

Maitia nun zira ? from Euskal kultura – Culture basque on Vimeo.

Artículo anteriorAVISTAMIENTO DE CETÁCEOS CON EL ZORNOTZARRA UNAI ARTALOITIA
Artículo siguienteHILERO ZORNOTZAN OCTUBRE 2016