Icono del sitio www.amorebieta.com

LORALDIA ESKOLA; TTIPIA PROIEKTUA

Loraldia Elkarteak, udaberrian Bilbon egiten duen festibalaz gain, euskal kultura, bizitzaren erdigunean kokatzeko, transmisioa helburu duen LORALDIA ESKOLA- ren ERAKUSKETA bat inauguratuko du Zornotzan.

Zornotzako Andra Mari Ikastolako HH5 urteko haurrek sortutako artelanak daude ikusgai, TTIPIA ERAKUSKETAN.

Udazkenean, ikastolan TTipia proiektuaren bitartez ezagututako 4 artista plastikoren adierazpide artistikoan oinarrituz (EIDER EIBAR Ilustratzailea, AINHOA ORTELLS margolaria, ELENEA MENDIZABAL eskultorea eta ERIZ MORENO argazkilaria), esperimentaziotik, jolastuz eta sormenez, artelan ikusgarriz osatutako erakusketa bat osatu dugu.

URTARRILAREN 14TIK 28RA egongo da ikusgai, Zornotzako Zelaieta Zentroko erakusketa aretoan.

Haurrek, egitasmo honen bitartez, sentipenak adierazteko kulturak betetzen duen paperaz ohartu dira, baita erakargarritasun kulturalaren indarraz jabetu ere.

Ea guk ere, gure ondorengoen bide bera hartzen dugun, eta kultura gure bizitzen erdigunean jarri eta bizi egiten dugun.

Gonbita luzatuta geratzen da…

Salir de la versión móvil