Loraldia erakusketa Zelaieta zentroan

LORALDIA ELKARTEA
LORALDIA ESKOLA
TTIPIA PROIEKTUA

Loraldia Elkarteak, udaberrian Bilbon egiten duen festibalaz gain, kultura, bizitzaren erdigunean kokatzeko, beharrezko dugun trasmisioa helburu duen LORALDIA ESKOLA-ren ERAKUSKETA bat inauguratu berri du Zornotzan.

Zornotzako, Andra Mari Ikastolako HH5 urteko haurrek sortutako artelanak daude ikusgai, TTIPIA ERAKUSKETAN.

Udazkenean, ikastolan TTipia proiektuaren bitartez ezagututako 4 artista plastikoren adierazpide artistikoan oinarrituz (EIDER EIBAR Ilustratzailea, AINHOA ORTELLS margolaria, ELENEA MENDIZABAL eskultorea eta ERIZ MORENO argazkilaria), esperimentaziotik, jolastuz eta sormenez, artelan ikusgarriz osatutako erakusketa bat osatu dugu.

Urtarrilaren 11tik 30era egongo da ikusgai, Zornotzako Zelaieta Zentroko erakusketa aretoan.

Haurrek, egitasmo honen bitartez, sentipenak adierazteko kulturak betetzen duen paperaz ohartu dira, baita erakargarritasun kulturalaren indarraz jabetu ere. Ea guk ere, gure ondorengoen bide bera hartzen dugun, eta kultura gure bizitzen erdigunean jarri eta bizi egiten dugun.

Gonbita luzatuta geratzen da…

Artículo anteriorSe disparan los positivos en Amorebieta
Artículo siguienteAbierto el plazo de solicitud para las Ayudas de Emergencia Social para este año 2021