Zornotzan

Albisteak

Lehen sorospen ikastaroa, urriaren 16an eta 23an, Amorebieta-Etxanon

  • Bihotz-birika berpiztea (BBB) eta desfibriladoreen erabilera izango ditu hizpide ikastaroak, eta bi saio eskainiko dira aipatu egunetan, 17:30etik 19:30era, Nafarroa Zentroko bigarren solairuan.
  • Gaur egun 10 desfibriladore daude udalerriko puntu desberdinetan kokatuta eta herritarren osasuna eta ongizatea ardatz hartuta, desfribiladore kopurua areagotu eta herriko beste hainbat puntutara zabaltzeko konpromisoa du Amorebieta-Etxanoko Udalak.

Amorebieta-Etxanoko Udalak, bertako Osasun Zentroarekin lankidetzan, lehen sorospenei loturiko oinarrizko ikastaroa antolatu du. Hala, ‘Zure eskuek bizitzak salbatzen dituzte’ lelopean, bihotz-biriketako berpistea (BBB) eta Kanpoko Desfibriladore Erdiautomatikoen (KDEA) erabilera izango ditu hizpide ikastaroak. Prestakuntza honen helburu nagusia da herritarrei larrialdi-egoeretan nola jokatu erakustea eta larrialdiei aurre egin eta bizitzak salbatzeko beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak eskaintzea.

Ikastaroak bi saio izango ditu, urriaren 16an lehena eta 23an bigarrena, 17:30etik 19:30era, eta Nafarroa Zentroko bigarren solairuan egingo da. 16 urtetik gorako edozein pertsonak parte hartu ahal izango du, eta bereziki gomendagarria da beste pertsona batzuengan erantzukizunak dituztenentzat, hala nola entrenatzaileentzat, begiraleentzat, zaintzaileentzat edo irakasleentzat.

Izena emateko epea urriaren 10a bitarte egongo da zabalik, udal webguneko izen-emate atalean edota HAZen bitartez, 946 30 00 02 zenbakira deituta. Plazak mugatuak dira, eta udalerrian erroldatuta daudenek lehentasuna izango dute. Edozein kontsulta egiteko, interesdunek prebentzioa@amorebieta.eus helbidera idatzi dezakete edo 623 16 92 86 telefonora deitu.

Herritarren osasuna eta ongizatea ardatz

Zornotzarren ongizatea eta osasuna bermatzea lehentasunezkoa da Amorebieta-Etxanoko Udalarentzat. Hala, gaur egun 10 desfibriladore daude herriko puntu desberdin eta estrategikoetan kokatuta, bihotz-gelditzeetan esku-hartze azkarra bermatzeko. Hauek dira egungo desfibriladoreen kokalekuak:

  • Larrea Kiroldegia: 2 desfibriladore
  • Txolon futbol zelaia: 1 desfibriladore
  • Ixerbekoa Kiroldegia: 1 desfibriladore
  • Urritxe futbol zelaia: 1 desfibriladore
  • Zelaieta Zentroko frontoia: 1 desfibriladore
  • Zelaieta Zentroa: 1 desfibriladore
  • Zornotza Aretoa: 1 desfibriladore
  • Udaltzaingoa: 2 desfibriladore

Horri helduta, Amorebieta-Etxanoko Udalak desfibriladore kopurua handitu eta herriko beste hainbat kokalekutara zabaltzeko konpromisoa azaldu du, zornotzarren osasun eta ongizatea erdigunean jarrita, larrialdi-egoeretan azkar eta eraginkortasunez jarduteko funtsezko tresnak eskaintzeko.

+ Irakurri

Ikastetxeei eta guraso-elkarteei zuzendutako ekimenak bultzatuko ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak ikasturte berrian

2024/10/09

Beste urte batez, udalerriko hezkuntza arloa indartu eta babesteko ikastetxeei eta gurasoen elkarteei zuzendutako jarduera eta baliabide programa zabala osatu du Amorebieta-Etxanoko Udalak, ikasleen garapen integrala sustatzeko helburuarekin. Programa honek hezkuntza, kultura, kirol eta prebentzio ekimenak biltzen ditu 2024-2025 ikasturtean

Zarataren arloko Ekintza Planari buruzko herritarren partaidetzarako jardunaldia, urriaren 3an

2024/10/02

Jardunaldia arratsaldeko 18:00etan izango da, udaletxeko Etxano aretoan eta bertan izango dira Tecnaliako ordezkariak, orain arte egindako lanketa eta Ekintza Planaren proposamenean jasotako neurriak azalduko dituzte. Datorren ostegunean, urriak 3, Amorebieta-Etxanoko Zarataren arloko Ekintza Planari buruzko partaidetza jardunaldia egingo du

Amorebieta-Etxanok bere lehen Lankidetza Astea ospatuko du

2024/10/01

Amorebieta-Etxanoko Udalak prentsaurreko bidez aurkeztu du gaur goizean Amorebieta-Etxanoko Lankidetza Astea. Urriaren 1etik 6ra bitartean ospatuko da lehen aldiz eta helburu izango du elkartasuna eta lankidetza sustatzea, baita Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntzarekin munduko hainbat lekutan garatzen diren proiektu solidarioak balioan jarri,