MEXIKOKO NAZIOARTEKO MILSET ZIENTZIA AZOKARA JOANGO DIRA
Lauaxeta Ikastolako 9 ikaslek 7 sari lortu zituzten Exporecerca zientzia-azokan eta Mexikon izango den MILSET Expo Science International azokarako saria eskuratu dute.
Exporecerca Jove nazioarteko ikerketa-azoka bat da, 1999. urtetik publikoari irekia. Bertan, mundu osoko (Brasildik Arabiar Emirerri Batuetaraino) bigarren hezkuntzako eta batxilergoko gazteek beren ikerketa-proiektuak aurkezten dituzte hiru egunez, beraiek pertsonalizatutako standetan, beren ikerketak bisitariei zabalduz eta ezagutaraziz.
Uxue Idirin, Izaro Rioja, Martín Fernández, Ane Iglesias, Mónica Gutiérrez, Irati Seijó, Ane Marín, Gadea Martínez eta Noa Blanco, Lauaxeta Ikastolako DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek, 7 sari eskuratu dituzte hainbat kategoriatan apirilaren 14an Bartzelonan ospaturiko Exporecerca zientzia-azokan, eta Uxue, Izaro eta Martin, Mazatlan (Mexiko) egingo den ESI 2023 zientzia-azokan izango dira, lortutako sariaren parte gisa.
Guztira 7 sari ekarri dira etxera, horien artean 2 LaCaixa Challenge sari, Scientific Woman sari bat, Journal4Youth saria, artikulu zientifikoa argitaratzeko aukerarekin, biologiako kataluniar sozietatearen saria, CSIC saria eta urrian Mexikon egingo den MILSET Expo Science International azoka zientifikora joateko aukera.
Ikertzaile gazteak oso pozik daude eta irabazi duten esperientziaz gozatzeko gogo handia dute.
Egindako lana eskertzeko, datorren martxoaren 21an Amorebieta-Etxanoko alkate Andoni Agirrebeitiaren bisita jasoko dute.
Sign in
¡Bienvenido! Ingresa en tu cuenta
Forgot your password? Get help
Password recovery
Recupera tu contraseña
Se te ha enviado una contraseña por correo electrónico.