Zornotzan

Herria, Irakaskuntza

Lauaxeta Ikastolako ikasleak, European Youth Parliament-era hirugarren aldiz

Lauaxeta Ikastolako ikasleak, European Youth Parliament esperientziaren estatu mailako fasera joango dira hirugarren urtez, Euskadiren izenean

Aurreko urte bietako bide onari ekinez, Lauaxeta Ikastolako ikasleak, estatu mailako fasera joango dira. Koordinazio lanetan, aurreko urteetan Lauaxetatik parte hartutako ikasleak aritzen dira, Europar gazte parlamentari izendatuak suertatu ziranak.

Gazteak doguz, bizkaitarrak, prestakuntza handikoak, eleaniztunak eta kosmopolitak eta European Youth Parliament-en estatu mailako ekitaldian parte hartuko dabe. Pausu bat gehiago erakundearen nazioarteko foroan parte hartzeko bidean.
Lauaxeta Ikastolako ikasleak, Valentzian ospatuko dan estatu mailako ekitaldian parte hartuko dabe, apirilean eta beste ikastetxe batzuekaz batera.
Batxilergoko 16 eta 17 urtetako ikasleak, Euskadi mailan ospatutako ekitaldia gainditu dabe ingelesez eta 3 minutu ingurutan, europear legediari buruzko gai ezberdinak defendituz (inmigrazioa, energia, barne eta kanpo politika, ekonomia, …) eta beste taldeen argudioak gaindituz.
Taldeak, froga ezberdinak “oso pozik” gainditu ebazan, eta “era erakargarri batetan ikasteko aukera izan dabe, ingelesa aberastu eta gaur eguneko gaietan sakonduz” Eneko Larrea eta Aitor Pagaldai, taldearen koordinatzaile eta ikastolako irakasleen hitzetan.
Estatu mailako ekitaldia ere gaindituz gero, europear mailan ikasten jarraitzeko aukera izango dabe.
Era honetan, aurreko urte bietako bide onari ekiten jako.
Zorionak Irati Zallo, Araitz Peña, Mikel Pascual, Bego Meabe, Markel Hernandez eta Ainhoa Larreategi!

+ Irakurri

Ate irekiak eta matrikulazioa Haurreskolan

Familia interesdunek apirilaren 22tik maiatzaren 10era aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, bai online edotaaurrez aurre. • Apirilaren 18an, halaber, ate irekien jardunaldia egingo da instalazioak eta hezkuntza-programa ezagutzeko. Zornotzako Haurreskolak 2023 eta 2024 urteetan jaiotako haurrakmatrikulatzeko epea irekiko du datorren

Restaurante Propi, la sede social del Zornotza Saskibaloi Taldea

Lander Urien lleva las riendas del Restaurante Propi desde el pasado mes. Este iurretarra formado en los fogones de los restaurantes Etxebarri, Horma Ondo, Hotel Igeretxe…diseña y prepara los menús diarios. Basados todos en la cocina tradicional, “siempre vamos a

LAS CIGUEÑAS VUELVEN A ANIDAR EN AMOREBIETA

En Amorebieta hay un gran nido en el lado sur del campanario de la parroquia AndraMari ocupado por una pareja. También han regresado a la antena de Telefónica, donde hace unos años lograron construir su nido, a pesar de que