LARUNBATEAN ZORNOTZAKO III. MASTER KAIOLAREN FINALAK

Larunbatean, uztailak 22an, arratsaldeko 18.00 etan jokatuko dira. 2 partidu: Gazte eta sub-22 mailan. Txapelketa hau apirilaren 22an hasi zan eta uztailaren 22an amaituko da. Beraz 3 hilabete iraun dau. Gazteetan 37 eta Sub-22, 53 partidu jokat dira. 90 partidu jokatu dira guztiz. 100 pilotari inguruk parte artu dabe.
LEHEN FINALA, GAZTEAK.
AGIRREAMALLOA. Markinarra KARREGAL . Adiskedekoa-Galdakaotarra.
Biak bizkaitarrak. Lehenengo aldiz txapelketa honetan gertatu da hau. Inoiz ez da egon bizkaitar bat finalean. Biak ibilbide luzea egin behar izan dute finalera heltzeko. Aipatzekoa da Bizkaiko 4 1/2ko txapelketan ere biak egon zirela finalean. Eta Karregalek irabazi ebala 22-20 Agirreamalloari. Beraz ez dago faborito argirik.
AGIRREAMALLOA, 1/32 fasean sartu zan txapelketan. Eta pelotari hauek kanporatu ditu
Final1/32 renetan:22-11 Ayesta. (Amurriokoa)
Final1/16renetan: 22-4 Etxeita. Zeanurikoa
Final1/8renetan:22-19 Murua. Bergarakoa
Final1/4: 22-18.Aizkorbe. Goizuetakoa
Finalerdiak: 22-18 Mata. Iruñakoa
KARREGAL. . Final/16 fasean sartu zan txapelketan
Final1/16renetan:22-8. Biain.Oñatikoa
Final1/8rentan:22-18. Egiguren. Azpeitikoa
Final¼: 22-18. Osa. Andoaingoa
Final½: 22-10. Sein. Oiartzungoa

BIGARREN FINALA, 22 URTEZ AZPIKOAK:
PEIO ETXEBARRIA. Huartearra. 22 azpikoen mailan lehenengo urtekoa.
ARANGUREN. Usurbildarra. Aipatu behar dogu atzelaria dela eta lehenego urteko gaztea.

ARANGURENek badaki zer dan Master Kaiolako finalean egotea . Lehenengo edizioan Kadete mailan txapela irabazi zuen.
PEIO ETXEBERRIAK ere badaki zer den final bat jokatzea, iaz Master Kaiolako II. Edizioan gazteen mailan azpitxapelduna izan zan.
Final hau oso gogorra eta parekatua espero da. Eta ez dago faborito argirik.
Finalera heltzeko 3 aurkari kanporatu ditu bakoitzak, final 1/8 renetan hasi zuten III. Edizioko txapelketan ibilbidea.
P.ETXEBERRIAK. Honeek kanporatu ditu.
Final1/8renetan: 22-7. Elola. Tolosakoa.
Final¼: 22-17. Olaizola III. Beratarra
Final½: 22-13. Garcia. Iruñatarra.
ARANGURENEK. Honeek kanporatu ditu
Final1/8renetan:22-7: Garmendia.Lazkaotarra
Final¼:22-16. Mugiro. Burladakoa.
Final½: 22-20. Zubizarreta. Lazkaokoa.

Aipatu behar dogu Zornotzako Master Kaiola aurtengo ediziotik aurrera, EEPF-ko Zirkuituan erregistratuta dagoela.
Eskerrak gure babesle eta laguntzaileei. Batez ere Boroa Jatetxea, Morga eta Aldeturi. Ametx erakundeari, Zornotzako Udalari, Aspe eta Asegarceri eta BIzkaiko eta Euskadi esku pelota federakuntzei.
Guztion laguntzaz lortu dogulako ZORNOTZAKO III. MASTER EKIOLA AURRERA EROATEA

Artículo anteriorJOXE ETXEBARRIA, PRESIDENTE DEL ZORNOTZA SASKIBALOI: RECURRIREMOS CON TODAS NUESTRAS FUERZAS
Artículo siguienteZIRIPOTX GANA EL PLAY BACK