Larunbatean Zornotza Bartzelonaren kontra

Larunbat honetan Zornotza Saskibaloi Taldeak Zilarrezko Adecco Mailako 6. jardunaldia jokatuko du, hain zuzen ere, FC Bartzelonaren 2.taldearen aurka Larreako Polikiroldegian. Orain arte gure taldeak jokatu dituen lau partidetatik 3 garaipen eta porrot bakarra lortu ditu (gogoratu 4.jardunaldia atsedena izan genuela). Kataluniarren aurkako garaipen batek lehen postuetatik oso hurbil egotera lagunduko gintuen.

Diogunez aurrean FC Bartzelona egongo da, europar saskibaloiko jokalari gazte asko izango ditugu aurrean, laster mailarik gorenetan ikusi ahal izango ditugunak. Zornotza lehen postuetan jarraitzeko aukera dauka eta horregatik da hain garrantzitsua partida hau, orain arte taldeak transmititu dituen sentsazioak berretsi beharko ditu, eta honetarako gure zaletuen ezinbesteko laguntza behar izango dugu, indarra eta animoak.

Guzti honengatik eta une entretenigarri bat pasako duzuela ziur gaudelako, larunbatena arratsaldeko 19:00etan Larreako Polikiroldegira joatera animatu nahi dizuegu.

Gogoratu, beti bezala umeek doan izango dutela sarrera.

Gu prest gaude, eta zu?

Artículo anteriorEstás estresado? Aprende a gestionar tu estrés
Artículo siguienteRealojados todos los vecinos de Astepe