Larunbat gauean herriko neska bat erasotu zutela salatu du gaur herriko mugimendu feministak

Larunbat gauean herriko neska gazte bat erasotu zutela salatu dute gaur herriko mugimendu feminista osatzen duten taldeek. Mutil honek neskak erasotzen dituen lehenengo aldia ez dela azpimarratu dute eta neska talde batek aurre egin zionean, mehatxuak jasan zituzten.

Hemen irakurritako testoa:

Larunbat gauean neska gazte bat erasotu zuten Zornotzan. Ez da mutil honek erasotzen gaituen lehenengo aldia. Sareetatik eduki sexualak bidali izan dizkie hainbat neska gazteri. Tabernetan ere hainbat aldiz ukitu eta jazarri ditu neskak. Mutil honek, ordea, ez du bakarrik jokatzen. Babestu eta sostengatzen duen lagun talde oso bat dauka, eta erasoak izan diren guztietan, lagunaren alde lerratu dira. Biktima zoro gisa trataruz eta bere salaketa gaitsetziz. Kuadrillako beste mutil batzuk ere erasotu izan dituzte neskak: Fotopollak bidali, gure gorputzak ukitu, etxeraino jarraitu, gure portaletako kristalak apurtu, jeloskortasunaren aitzakiarekin gu mehatxatu, aurpegira txistua bota…Elkarren artean babesten dira eta inpunotate osoz ibiltzen dira gure albotik. Erantzuten dugun oro mehatxatu egiten gaituzte. Gaur ere asteburuko erasoa salatu eta hemen elkartzeagatik “buelta itzuliko zaigula” esanez mehatxatu gaitu. Beldurtuta nahi gaituzte, isilik. Baina, antolatuta eta borroka gogoz gaude.

Azpimarratzekoa den beste datu bat ertzaintzaren jarrera da. Aurreko asteburuan bezala, oraingoan ere gerturatu ziren gazteok ibiltzen garen tabernen kalera. Segurtasuna da haien presentziaren aitzakia, baina erasoa jasan zuen neska gazteak ez zuen halakorik sentitu. Biktimak eta haren lagunek erasoen berri eman zioten bertan zeuden ertzainei, eta haiek ezikusiarena egin zuten, beraien zeregin bakarra anti COVID neurriak errespetatzea zirela argudiatuz(maskarilla gabe zeudela). Erasotzailea nor zen zehaztu genien, eta momentu horretan alde egitea erabaki zuten. Guzti hau euskaraz komunikatu genien, eta beraiekin gazteleraz mintzatu behar ginela esan ziguten. Lubaki asko zabaldu dira larunbat gaueko erasoan. Bagenekien arren, argi geratu zaigu gorputz polizialek ez gaituztela babesten.

Egoera horrela izanik, saretzera eta antolatzera gonbidatzen ditugu neska gazteak. Manada gu geu garelako. Ez gaituzte kikilduko, haserrea kolektiboan antolatzen jarraituko dugu.

Gora borroka feminista!

Artículo anteriorLa Sociedad Ciclista Amorebieta retoma la Klasika Primavera solo en categorías Cadete, Junior y Sub-23
Artículo siguienteZULUAGA EGUZKILORE – BITXIAK BERZIKLATU