Ikastaroetan izen ematea zabalik egongo da abuztuaren 30etik irailaren 12ra.• Ikastaro guztiak aurrez aurre egingo dira, Covid19ren aurkako neurriak aintzat hartuta.
Ikasturte berria hastear da eta Larrea udal kiroldegiak kirol jarduera eta ikastaro eskaintza zabala antolatu du datozen hiru hilabeteetarako, urritik abendura bitarterako.
Adin tarte guztietarako ikastaroak
Larrea udal kiroldegiak zornotzarren adin tarte guztiak izan ditu kontuan ikastaroak antolatzerako orduan.
Helduek ikastaro aukera zabala dute ikasturte berrian: mantentze-gimnasia, egokitzapen fisikoa, Aquagym, GAZ (Gluteoak, Abdomena eta Zangoak), Comby, Pilates, Xunba eta Spinbike. Igeriketa ikastaroak ere izango dituzte aukeran.
Gaztetxoen kasuan, jarduera fisikoak dakartzan onurak modu atseginagoan lantzeko helburuarekin antolatu dira dantza modernoa eta igeriketan hobetzeko ikastaroak; azken hauek modu ludikoagoan.
Umeentzat aldiz igeriketa ikastaroak antolatu ditu Udal kiroldegiak. Hauek aukeraketa egin ahal izango dute astean zehar edo asteburuetan izaten diren ikastaroen artean.
Izena emateko bi modu
Ikastaroen izena ematea epea zabalik egongo da abuztuaren 30etik irailaren 12ra. NAN edo AIZ duten abonatuek online eman dezakete www.ametx.eusorrian. Aldiz, Larrea kiroldegian eman beharko dute abonatuak ez diren herritarrek eta NAN edo AIZ ez dutenek.
Udal kiroldegitik gogoratu nahi da ikastaroetan izena ematerakoan lehentasuna dutela abonatuek. Jasotzen diren eskariak eskaintzen diren lekuak baina gehiago izango balira, zozketa egingo da.
Aurrez aurre, segurtasun neurriekin
Ikastaro guztiak aurrez aurre izango dira ikasturte berrian, beti ere, segurtasun neurriak bermatuta. Ikastaroetan uneoro erabili beharko da babes-maskara, eta hala eskatzen duten jardueretan, norberak eraman beharko du bere eskuoihala eta estera. Udal kiroldegiak gogoratu du osasun-baldintzen segurtasuna mantentzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko direla, eta unean-unean legez aginduta indarrean dauden arauak ezarriko direla.