Zornotzan

Kultura

LARA IZAGIRRE ZUZENDARI ETA EKOIZLE; ERREMENTARI FILMEAN PARTE HARTU DU

Lara Izagirrek bere bigarren pelikularako gidoia prestatzen duen bitartean beste bi film ekoiztu ditu. Datorren hilean, martxoaren 2an, Errementari pelikula estreinatuko da zine pantailetan eta Lara Izagirre zornotzarrak, Gariza Films ekoiztetxearen bidez, parte zuzena hartu du. “Ekoizpenean sartu ginen gidoia irakurri genuenean”. Lara Izagirrek, Paul Urkijoren film fantastikoa koproduzitu du Kinoskopik eta Ikusgarri Films euskal ekoiztetxeekin batera. “Lehen aldia izan da film baten koprodukzioan sartzen garena, eta plazer bat izan da. Paul Urkijo zuzendari gasteiztarrak sari ugari irabazi ditu film laburretan eta hau bere lehen film luzea da. Gainera umeen kastinga eta coaching lanetan ere aritu izan gara. Uma Bracaglia umeak lan ederra egin du”.
Errementari filmean Eneko Sagardoy, Handia pelikularekin Goya sari bat irabazi duen aktore durangarra dago, deabruaren lana egiten eta efektu berezietaz arduratu zen enpresa berdina dago film honetan. Gainera Alex de la Iglesia zuzendari bilbotarra ere sartu da pelikula honetan. Sitgeseko festibalean publikoaren saria irabazi zuen Errementari filmeak eta datorren urtean Goya sarietan protagonista bihurtu daiteke.

Martxoan ere beste pelikula baten inguruan berba egingo da, errodatzen amaitu berri duten Victor Cabaco zuzendariaren Vitoria, 3 de marzo filma. 1976an erahildako langileen inguruan egiten den fikziozko lehen filma izango da: “Gidoia irakurri genuenean, kontatu beharreko historia bat zela pentsatu genuen. Ekoizpen mailan ere gaude. Beste zornotzar bat, Gaizka Bourgeaud argazki zuzendaria da, “Un otoño sin Berlin” pelikulan izandakoa. “Uste dot oso ondo eginda dagoela, gertaera tamalgarri hori bizi zuten pertsona batzuek extra moduan parte hartu dute orain. Oso polita da”.

Baina Lara Izagirre ez da mugatzen beste proiektuak ekoiztera bakarrik. Eskuetan dauka bere hurrengo pelikularako gidoia. “Ane eta Peio. Maitasun istorio bat piper artean (behin-behineko izenburua da). Proiektuaren lehen zirriborroa idatzi ostean, aukeratua izan da SGAE-ko Laboratorio de Guiones delakoaren parte hartzeko. “Oso pozik nago, izan ere 226 gidoi aurkeztu ziren eta 6 bakarrik aukeratu zituzten. Manuel Gutiérrez Aragón da nire tutorea eta gidoia hobetzeko laguntza handikoa izango da. Honek segurtasun gehiago ematen dit”. 2018 urte honetan gidoia bukatu eta aurre-produkzioa egingo du. “Komedia dramatikoa izango da, road movie bat, Amorebietatik Ezpeletara. Europar proiektua izan nahi dute eta horregaitik La Fidele Frantziako ekoizetxearekin batera lan egingo dute.

+ Irakurri

Amorebietako Udalak ‘Berba Lapiko’ekimenaren iraileko eta urriko egitaraua aurkeztu du

septiembre 5, 2024

Amorebietako Udalak Berba Lapiko ekimenaren iraileko eta urriko programazioaren berri ematen die herritarrei.Ekimen horrek herritarren parte-hartze aktiboa eta ikaskuntza kolektiboa sustatzeko jarduerak eskaintzen jarraituko du. Irailean zehar, Berba Lapikok «Bizipoza urteetan gora» aurkeztuko du, adinekoek aisialdirako eta garapenpertsonalerako dituzten aukera

Ganbera musikaz beteko dira iraileko asteburuak, Eleizetan kontzertu zikloaren eskutik

septiembre 5, 2024

Iaz bezala, ganbera musikak hartuko ditu iraileko asteburuan aurten ere, Eleizetan kontzertu zikloarenospakizunarekin. Ziklo hau udalerriko hainbat eliza eta ermitatan egingo da, ganbera musikarenedertasuna eta soinuaren kalitatea nabarmentzeko ingurune goxo batean eskainiz. Aurtengo egitarauak artista eta musika talde ugari biltzen

‘BELATXIKIETAKO ERMITAREN 75. URTEURRENA’ Juan Martin Iriondo Yurrebaso

julio 8, 2024

Hurrengo belaunaldietarako ermita hori non, zer eta zergatik dagoen azaltzeko helburuarekin, 110 lekukok osatutako ikerketa emaitza da ‘75 urte Zazpitxaboletan’. Orain dela 75 urte Zazpitxaboletan ermita egin zen. Bai, gutxi batzuek bakarrik dakite Belatxikietako azpiko zelaiak Zazpitxaboleta izena duela. Izen