LAGUN ONAK “2020/2021 Ikasturtea“

Pandemia baten murgilduta bizi garen honetan, badago argi izpietzako tarterik, eta horietako bat Lagun Onak Pelota Elkartetik datorkigu. Joan den ikasturte amaiera ahazteko modukoa izan arren, konfinamendua, eskola kirola bertan behera, gure taldeko entrenatzaile zenaren (Kepa Arroitajauregiren) agurra… esan genezake oztopo guztien gainetik lanean jarraitu eta gaur egun ahal den moduan pilota eskola bizirik dagoela.
Denok dakigun bezala, gaur egun, orainarte izandako dinamikak burutzea ezinezkoa da, beraz, hainbat izan dira aurtengo ikasturterako moldaketak, besteak beste,taldekatze murriztuak, covid19 virusaren prebentzio protokoloak eta eskola kirola adinean daudenak lehiaketarik gabe . Guzti hori kontuan izanda, Lagun Onak Pelota Elkartea martxan da. Astelehenetik – ostegunera, arratsaldero entrenamendu saioak burutzen dira eta federatu mailako lehiaketetan parte hartzen ari gara, emaitza ezin hobeak lortuz gainera.
Eguneroko martxa horretaz gain, esan behar dugu ahalegin berezia egingo dugula guk antolatzen ditugun txapelketak aurrera ateratzeko, herrian pilota bizirik mantentzeko. Egungo egoera zein den jakinda, posible da txapelketa hauen nondik norakoak moldatu behar izatea, besteak beste, lehentasuna guztion osasunak duelako. Kontuak kontu, momentuko osasun egoerak ahalbidetuz gero, Gabonetan, Federatu mailako Gabonetako txapelketa eta 12 orduko VII. Maratoia burutuko dira. VI. Master Kaiola txapelketa entzutetsua ere ospatuko dugu, aurten emakumezkoen parte hartzea gehituz. Txapelketa hau, printzipioz, otsailean hasiko da eta maiatzak 1ean bukatu. Amaitzeko, eskola kirol eta federatu mailako Karmenetako XIII. Txapelketa ere burutuko da, urtero legez, karmenetako jaiei
esku pilotarako tartea eskainiz.
Bukatzeko, osasuna, kirola, kultura eta lagunartea bermatuak ditugu Lagun Onak Pelota Elkartean, pilotan oinarrituz bizitzako hainbat esparrutan eragiteko ahalmena eta gogoa daukagulako. Horregatik, partidu egunetan herritarrak pilotalekura hurbiltzeko deia egiten dugu eta 6 urtetik gorako umeak eskupilota probatzera, gaur egungo egoeran argi izpi batentzako tartea zabalduz.
Informazio gehiago behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan, 646 58 71 41.

Artículo anteriorARANZAZIK AMOREBIETA ETA ETXANON GERTATUTAKO ERREPRESIOA IKERTUKO DU
Artículo siguienteAMOREBIETA, PUEBLO ROJO POR CASOS DE COVID-19