La Bañera (Etxano) inguruko saneamenduaren hobekuntza

  • Proiektuaren helburua, beraz, inguruko hondakin-uren tratamenduari irtenbidea bilatzea, eta horretarako, hondakin-uren araztegi berri bat garatzea da, ibaitik behar bezain urrun, eremuko eraikinetako isuriak biltzeko kolektore-sare berri baten bidez. 
  • Proiektuak 147.697,11 €-ko aurrekontua eta 3 hilabeteko egituratze-epea du. 

 Amorebieta-Etxanoko Udalak udalerriko auzoak hobetzen inbertitzen jarraitzen du. 

Oraingo honetan, La Bañera (Etxano) inguruko saneamendu-sistema hobetzeari ekingo dio. 147.697,11 €-ko aurrekontuarekin eta 3 hilabeteko egituratze-epearekin, proiektua lizitazio-prozesuan dago jada. 

Amorebieta-Etxanoko udalerriak, gaur egun, hondakin-urak Astepen  kokaturiko HUA Hondakin-Uren Araztegira bideratzen dituen udal-saneamendu-sistemarekin loturik ez dauden zenbait gune periferiko ditu. La Bañera auzoaren kasuan, etxeetako hondakin-urak putzu septiko komun baten bidez ebakuatu dira orain arte, ibilgu publikora ebakuatuta. Instalazio hori jabari publiko hidraulikoko eremuan dago eta gaur egun erdi lurperaturik dago; beraz, isuriak ez ditu betetzen agintaritza hidraulikoak ezarritako parametroak eta beraz, aldatu egin behar da. 

Proiektuaren helburua, beraz, inguruko hondakin-uren tratamenduari irtenbidea bilatzea eta horretarako, hondakin-uren araztegi berri bat garatzea da, ibaitik behar bezain urrun, eremuko eraikinetako isuriak biltzeko kolektore-sare berri baten bidez. 

Artículo anteriorBizkargi Eguna: Aniceto Agirrebeitia Lazpita gudariari omenaldia
Artículo siguienteALEX TXIKON DA POR FINALIZADA LA EXPEDICIÓN EVEREST 2021 POR EL AVANCE DEL COVID-19