Zornotzan

Zornotzarrak Munduan

‘KOPENHAGUE’ Asier Quintana

Asier-web

“Bilbon Moda Diseinua ikasi ondoren, Kopenhagera abiatu nintzen master bat egitera. Bost urte daramatzat Danimarkako hiriburuan”

Asierrek amamaren etxean zuen jolastokia. Orratzak, oihalak, artaziak, koloretako hariak. Amama jostuna zen. Izekok berriz, moda diseinua ikasi zuen, eta bera, aukeratzeko momentua heldu zitzaionean zalantzan egon zen: arte ederrak edo moda diseinatzailea. Artea biak ere. Margoa gustatzen zitzaion, esku ona zeukan pintzelekin, baina amamaren ondoan emandako orduak eta modarekiko zeukan atrakzioak balantza inklinatu zuten. Moda ikastea erabaki zuen.

Zer bilatzen zenuen Kopenhagen?

Bilbon josten ikasi nuen batez ere, eta bukatzerakoan diseinuaren prozesu osoa lantzen ikastea bilatu nuen. Proiektuak aurrera ateratzeko gaitasuna izatea arlo guztietan. Jendea zure unibertsoan sartzen laguntzeko narratiba bat sortzea eta kontzeptuak lantzea. Kopenhagen aurkitu nuen aukera hori. 

Eta nondik doa zure unibertsoa?

Uff, ez dakit. Oraindik esploratzen ari naiz. Baina egia esan beti saiatzen naiz nire bizitza edo esperientzia pertsonalak inguruan ikusten dudan testuinguruarekin lotzen. Bien arteko konexioa bilatzen dut. Kolekzio desberdinetan lanean ibili naiz: pandemia garaiko nire logelarekin zer ikusia zeukana, nire familiaren herentzia pertsonalen sentipenekin lotura duena, eta orain, maskulinitate desberdinak lantzen ari naiz.

Janzteko moduko arropa sortzen duzu?

Bai! jajaj. Normalean linea bi lantzen dira kolekzio bakoitzean. Bata janztekoa, eta bestea esperimentalagoa, desfileetan erakusteko eta marketina egitekoa. Lotura daukate noski, baina esperimentalak arrisku gehiago onartzen du, eta kolekzioa aurkezteko erabiltzen da. Ni orain egiten nabilena oso eramangarria da, bai.

«DISEINUAREN PROZESU OSOA LANTZEN IKASTEA BILATZEN NUEN ETA KOPENHAGEN AURKITU DUT«

Masterra bukatuta, zein da orain zure egoera Kopenhagen?

Asko ikasi dut masterrean eta lanean ibili naizen enpresa batean ere. Patronista bezala ibili naiz marka komertzial batentzako eta oso gustura. Baina bitartean, estudio txiki bat alokatzen dut nire lan pertsonala aurrera ateratzeko. Momentu honetan nire lekua dela esango nuke, gustura nago bertan.

Kopenhage ezagutzen zenuen?

Ez. Ez nekien ezer Kopenhageri buruz. Eskandinaviako tendentziak gustatzen zitzaizkidan, baina besterik ez. Orain nire bigarren etxea bihurtu da. Hiria guztiz aldatzen da neguan eta udan. Negua oso luzea da, iluna eta hotza. Bizitza barruan, aterpean egiten dute, etxeetan batez ere. Udan berriz, dena kalera ateratzen da. Jendea denbora guztian kalean dago. Terrazak, musika, kanalak, parkeak, festibalak, lorak, bizikletak… Zoragarria da.

Nolakoak esango zenuke direla daniarrak orokorrean?

Daniarren taldeak edo kuadrilak eta nazioarteko taldeak oso desberdinak dira Kopenhagen. Daniarrak oso itxiak dira, eta euren artean edo bikotearekin etxeetan egoten dira gehienetan. Nahiz eta daniar hizkuntza ikasi dudan, ez da erraza beraien munduan sartzea. Oso gizarte antolatua da, aldez aurretik dena planifikatu behar dute, inprobisazioari aukerarik eman gabe. Hiru hilabete lehenago urtebetetze batera gonbidatzen zaituzte edo klaseko afari batera. Pixkanaka ohitzen ari naiz, baina kosta egiten zait egia esan.

Zer eramango zenuke Kopenhagera eta zer ekarriko zenuke handik Zornotzara?

‘Piquillo’ piperrak eta atuna eramango nituzke. Gure gastronomia eramango nuke orokorrean. Sukaldatzeko gogoa, gustua. Eta handik ona, ba, ez dakit; agian, lasaitasuna. Jendea lasai ikusten dut. Gizarte bezala ondo antolatuta daudela ematen du, eta horrek eroso bizitzea ahalbidetzen die.

«AMETS BAT? NEURE ARROPA MARKA IZATEA»

+ Irakurri

‘ZORNOTZAKO JAIAK 1954’ Bego Renteria Zearsolo

Begok 1954. urtean 11 urte zituen. Bere familiak jatetxe bat zeukan Zelaieta parkean, ‘Restaurante León’, eta jaiak oso gertutik bizitzen zituen, ia guztia bertan gertatzen zen eta. “Dana egiten zan parkean. Frontoia irekia zan eta bertan herri kirolak, pilota partidak,

‘Marmitako’

La “Pócima mágica” de la Familia Minai Primer premio Marmitako 2023 “Fue un poco suerte, jajaja. Bueno, le pusimos mucho cariño al plato. Sólo queríamos participar, pero parece que lo hicimos tan bien que ganamos” cuenta Cleo, la cocinera de

TAMARA PALACIOS Abenturazalea

“Motxila hartu eta mundutik bakarrik bidaiatzea da nire pasio nagusia” Mugimenduan ikasten ditugu gauzak. Horren zalantzarik ez dugu gure egunerokoan; are gutxiago, gainera, leku berri batera goazenean. Etxetik kilometro askotara  abiatzen garenean, dena bilakatzen da ezezaguna, ezustea eta zirrara berezia