Konbenio kalea erabat berriztuko da

– 1.100.000 €-ko aurrekontuarekin eta 6 hilabeteko exekuzio-epearekin, proiektuak hobekuntza nabarmena ekarriko du oinezkoentzat, askoz ere atseginagoa izango den hiri-eszenarekin; horretaz gain, irudi moderno eta arina lortuko da sarbide nagusien artean.

– Oinezkoen lehentasuna bilatu du momentu oro ibilgailuen trafikoaren aurrean, benetako aurreizakinek eta premiek ezarritako mugen barruan.

– Dauden espaloiak zabaldu egingo dira, eremu osoan galtzada-sekzio uniformea mantenduz.

Amorebieta-Etxanoko Udalak Konbenio kale osoa berrurbanizatuko du, Karmen kaletik San Juan kalera. Obrek nabarmen hobetuko dute udalerriko kalerik adierazgarrienetako baten hiri-mugikortasuna; izan ere, erdigunean egon arren, kale honek ez du oinezkoen fluxu handirik, batez ere, autoen presentzia handiagatik eta espaloien estutasunagatik. Egokitzapen honek egoera horri irtenbidea emango dio eremua askoz ere erakargarriago eta eskuragarriago bihurtuz.

Irudi modernoa eta atsegina

1.100.000 €-ko aurrekontuarekin eta 6 hilabeteko exekuzio-epearekin, proiektuak hobekuntza nabarmena ekarriko du oinezkoentzat askoz ere atseginagoa izango den hiri-eszenarekin; horretaz gain, irudi moderno eta arina lortuko da sarbide nagusien artean, oinezkoen komunikaziorako gune irisgarri eta arin bat lortzeko, udalerriaren iparraldetik inguruko udal-ekipamendu nagusietara, horrela, inguruko ibilgailuen eta oinezkoen trafikoaren bizikidetza egokia lortuz.

Beharrizanen programa udalerriari eremu berritu bat eskaintzean oinarritu da, baita gune interesgarri berri bat ematean ere, oinezkoak ibilbideetan integratuz eta bere itxura orokorra hobetuz. Proposatutako esku-hartzeak bide-sekzio doitu bat proposatzen du, espaloi adierazgarrienak zabaltzen dituena, gainazaleko kontainerrak eta aparkalekuaren zati bat kenduz, espazioa dinamizatzeko eta beste auzo batzuetaranzko espaloi korridore bihurtzeko. Lurpeko zazpi kontainer dituen bateria bat jarriko da, gaur egun dauden lekuan bertan.

Trafikoari dagokionez, udaletxearen inguruan egiten diren aparkalekuen antolamendua aurreikusi da, sekzio uniformeko ibilgailuentzako bide baten trazaduraren bidez. Oinezkoak lehentasuna izatea bilatu da momentu oro ibilgailuen trafikoaren aurrean, benetako premiek eta aurreizakinek ezarritako mugen barruan. Dauden espaloiak zabaldu egingo dira, eremu osoan galtzada-sekzio uniformea mantenduz. Zamalanetarako eta aparkaleku egokituetarako bi gune jarriko dira.

Hornidura-, saneamendu- eta argiztapen-sareak berritzea

Era berean, hornidura-sareak eta saneamendu-sarea ere berrituko dira, bai ur beltzak bai euri-urak, sareetan dauden egungo arazoei irtenbidea emateko. Inguruko argiztapena ere berritu eta egokitu egingo da; argiztapenak farol historikoen itxura mantenduko du kalean.

Artículo anteriorLos servicios sociales municipales concedieron 242.458,37 €en ayudas de emergencia social en 2020
Artículo siguienteComunicado del Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano sobre el uso de materiales pirotécnicos