Komikia erakusketa

Ikusgai dago `Komikia´, euskal komikigintzak 1975a geroztik izan duen ibilbidea biltzen duen erakusketa •  `Komikia´ erakusketa Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du, eta Kike Infame eta Mikel Begoña izan ditu komisario. Zelaieta Zentroko erakusketa aretoan izango da ikusgai urriaren 1a bitartean.•  Erakusketak proposatzen digu euskal komikigintzaren inguruan orain arte egindako ibilbiderik osoena.

Komikiaren jarraitzaile eta fanatiko diren zornotzarrak zorioneko dira. Irailaren 6tik urriaren 1era `Komikia´ erakusketaz gozatu ahal izango da Zelaieta Zentroko erakusketa aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du erakusketa eta Kike Infame eta Mikel Begoña izan ditu komisario. `Komikia´ erakusketak proposatzen du euskal komikiaren historiari buruz egin den erakusketarik osoena: 1975garren urtean hasi eta orain arte. Argitaletxeak, aldizkariak, eta batez ere, egileak uztartzen dira euskal bineten munduan zehar egindako bidaia magiko honetan.

Komikiaren historia ezagutaraztea eta erakustea, helburu

`Komikia´ erakusketa sortu da, lehenik eta behin, euskal komikigintzaren historiako unerik garrantzitsuenak ezagutzeko; eta ondoren, erakusteko. Komikiaren mundua gizartera egokitu da, etengabe aldatuz eta berrituz. Bederatzigarren artearen arrakasta, beraz, oso lotua egon da formatuekin eta publikoaren erantzunarekin. Izan ere, komiki sortzaileek oso gutxitan izan dute bere ametsak betetzen lagunduko dien infraestruktura bat atzean; militantziari esker egin dute aurrera, zalantzarik gabe. Komikiak interes handia du gaur egun, oraindik, eta `Komikia´ erakusketan ikus daitekeen moduan, publiko berri batengana gerturatzea du helburu, bineten irakurketa deskubritu edo berriz aurkituko duen irakurlearengana. 

Euskal komikigintza honen adibide garbia da: etorkizunari baikortasunez begiratzen dio. Batetik, Astiberri proiektuak hazten jarraitzen du, nazio mailan eta nazioartean oihartzuna irabaziz gainera, euskal komikigintza munduan kokatuz. Bestetik, Xabiroi dugu, belaunaldiz belaunaldi, Euskadin eta euskaraz komikiak irakurtzen jarraitzearen ardurari tinko helduz.

ErakusketaKOMIKIA. Euskal Komikia 1975etik.

LekuaZelaieta Zentroko erakusketa gela

NoizIrailaren 6tik urriaren 1era. 08:30-21:30

Komik tailerra, txikienei zuzendua

Amorebieta-Etxanoko Udalak komiki tailerra antolatu du zornotzar txikientzat, `Komikia´ erakusketaren baitan. Tailerraren helburua da 6 eta 12 urte bitarteko haurrak komikiaren mundura gerturatzea. Tailerra Zelaieta Zentroko  beirateetan egingo da, irailaren 18an, goizeko 11:00etatik eguerdiko 12:30etara. Doakoa da, baina partehartzaileek izena eman behar dute, aldez aurretik, gazteentzako informazio bulegoan.

TailerraKomikia beirateetan. Mikel Begoña y Kike Infame

LekuaZelaieta Zentroko beirateak

Ordutegia: 11:00-12:30

Izen emateaDoakoaIzen ematea, gazteentzako informazio bulegoan

Artículo anteriorLa Bañera (Etxano)inguruko saneamendua hobetzeko lanak hasi dira
Artículo siguientePreescolar del Colegio Público Larrea está listo para el nuevo curso