Kolaziñoko Mendi Eguna egin da Bedian, eta bertan egon diren hiru probetan –martxa, btt eta lasterketa (23 km eta 1094 m desnibela)- hainbat eta hainbat zornotzarrek hartu dute parte, eta maila ona emanez gainera. Argazkian horietako batzuk ditugu, baina beste asko ere egon dira. Bestalde, Zornotza Mendi Taldeko presidente den Igor Lopezi aipamena egin beharrean gaude, bera ibili baita itzalean antolatzaile eta gidaritza lanetan.