Icono del sitio www.amorebieta.com

KIROL CAMPUSA EUSKARAZ

AMETX erakunde autonomoak Kirol Campusa antolatuko du Lehen Hezkuntzako neska-mutikoentzat, abuztuaren 29tik irailaren 2ra. Campuseko jarduerak goizez burutuko dira, 09:30etik 14:00etara.
Ekimen honen helburu nagusia kirola, aisialdia eta euskara uztartzea da. Euskara gustuko egoerekin eta bizipen positiboekin lotu behar dute gaztetxoek, ikasgelatik kanpoko bizipenak behar dituzte euskaraz. Lagundu egin behar diegu, beraz, euskarazko bizipenak izaten, eta euren arteko harremanak euskaraz garatzen.
Matrikula epea ekainaren 1etik 15era izango da, eta plaza mugatuak.

Salir de la versión móvil