Zornotzan

Kultura

KINE ZINEKLUB 2019-2020: NOVIEMBRE

Ikasturtearen hasierarekin batera, KINE Zineklubak urrian aurkeztu du lehen zikloa. Urtero lez, 3 film proiektatuko dira asteartero 20:15etan 4,50 eurotan. Filmen aurretik zineforumarekin jarraituko da aurten; gogoratu dohainik dela eta gonbidatuta zaudetela parte hartzera, 18:45etatik 19:45etara Zornotza Aretoan. Ama birjina lehen zikloa emakumeei eskaini zitzaien eta ama izateko (ala ez izateko) erabakian ardaztu zen, hiru emakume protagonisten istorioen bitartez.

Azaroan, behin eta berriz agertzen den gai bati buruzkoa izango da Maite minak zikloa; zeren, nork ez du inoiz bihotz hautsirik izan? A! Eta kontutan izan azaroko film hauen zuzendariak emakumeak direla den-denak.

Lehen asteartean (azaroak 5) Maya proiektatuko da, Mia Hansen-Løve zinemagile frantziarraren filma. Kazetari batek – Roman Kolinka – 2012an bahiketa bat jasango du Sirian eta gero aske utzi dute, baina bere barruan zerbait gertatu da eta ez da pertsona berdina. Goara joatea erabakitzen du eta han Aarshi Banerjee-k interpretatuko Maya ezagutuko du.

Azaroaren 12an, Antonella Sudasassi Furniss-en El Despertar de las Hormigas Costa Ricako filma izango dugu. Kritika oso onak jasotzen ari da eta Isaren historia kontatzen du: jostuna da eta bere senarrak hirugarren seme bat nahi du; Isak, ordea, beste plan batzuk ditu.

Bukatzeko, azaroaren 19an, Catherine Corsiniren Un amor imposible izango dugu. 1950eko hamarkadan girotutako filma, bulegoko langile apal baten eta burgesiako gazte baten harreman toxikoaren emaitza erakusten duena: Chantal alaba.

Animatzen zarete etortzera?

+ Irakurri

‘BELATXIKIETAKO ERMITAREN 75. URTEURRENA’ Juan Martin Iriondo Yurrebaso

Hurrengo belaunaldietarako ermita hori non, zer eta zergatik dagoen azaltzeko helburuarekin, 110 lekukok osatutako ikerketa emaitza da ‘75 urte Zazpitxaboletan’. Orain dela 75 urte Zazpitxaboletan ermita egin zen. Bai, gutxi batzuek bakarrik dakite Belatxikietako azpiko zelaiak Zazpitxaboleta izena duela. Izen

Enrike Renteria Pintura Lehiaketaren XXVI. edizioa

Igande honetan, uztailaren 7an, berriro ospatu zen Enrike Renteria pintura lehiaketa. Zornoza Arte eta Kultur Elkarteak antolatuta eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntzarekin, Enrike Renteria pintura lehiaketa aurten bere bi modalitatetan egin da: Zintzilik. Herriko balkoietan zintzilik ikusgai egongo diren loneta margotuak

Musikaren Europako Egunarekin bat egingo du Amorebieta-Etxanok hainbat kontzertu eta musika-jarduerekin

Musika Bulegoak antolatutako programaren baitan emanaldi eta musika-jarduera desberdinak eskainiko dira ekainaren 19an eta 20an. Ekainaren 21ean Musikaren Europako Eguna ospatzen da. Hori dela eta, Musika Bulegoak, kultur eragileekin eta erakundeekin batera, musika-jarduerak eta -emanaldiak antolatu ditu Bizkaiko, Gipuzkoako eta