Zornotzan

Albisteak

KEPA TXARTERINA, Gernikako Arbolaren zaindaria

Munduko zuhaitzik ospetsuenetariko bat da. Udako hileetan 30.000 bat pertsonen bisita jasotzen du. Euskal Herriaren sinbolorik garrantzitsuena da. Eta bere zaindaria zornotzarra da, Kepa Txarterina, Basalan enpresako injineru agronomoa.
Hilaren 2an, Bizkaiko Batzar Nagusietan ohiko saioa egin ostean, eta ordezkari politikoz beteriko ekitaldi batean, landatu zuten aurrerantzean Gernikako Arbola izango dena. “Aurrekoa urtarrilean hil zen eta haren anaia da orain landatutakoa eta udaberri honetan bertan loreak emango dauz”, dio Kepak.
Ekitaldian izan ziren, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria, Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia, eta Jose Maria Gorroño Gernikako alkatea. Iñigo Urkullu Lehendakaria izan zen lehenengo lur palakada ematearen arduraduna. Gero bertan izandako guztiek bota zuten palakada bana.
IMG_5688 (Copiar)
Ekitaldi ofiziala amaitu zenean bizi izan genituen unerik hunkigarrienak. Behintzat Kepa Txarterina zornotzarrarentzat. Izan ere, ordurarte atzeko aldean egon zen, Basalaneko langileekin batera. Orduan, Urkullu lehendakaria eurekin argazkiak ateratzera hurbildu zen, zuhaitza hain ondo zaindu dutenekin. Berriro ere pala eskuartean hartu edo langile guztiekin batera lurra bota zuen sustraiak tapatzeko.
3.4 (Copiar)
Kepa Txarterinarekin batera, Miren Duñabeitia, EHU-ko Biologia irakaslea eta Domingo Merino, Fraisoro laborategiko zuzendaria izan dira lanean. Laugarren zuhaitza urtarrilean ihardetsi zenetik, Basalaneko langileak leku aldaketa prestatzen joan dira. Aurrekoa ito egin zen, ur gehiegi zuelako eta orain drenaje ona ipinteaz gain, ura kanporatzeko bonba bi jarri dira azpian.
3.3 (Copiar)
Landatutako Gernikako Arbola 2000. urtekoa da, Arratiako harizti batean hazi da eta urtarrilean hil zenaren anaia da. Hemendik aurrera, berriz, bere bizitza guztiz aldatuko da. Bere aurrean etorkizuneko lehendakarien izendapenak ospatuko dira eta euskal gizartearen zuhaitzik famatuena izango da.

Gernikako Arbola
da bedeinkatua
euskaldunen artean
guztiz maitatua.
Eman ta zabal zazu
munduan frutua
adoratzen zaitugu
Arbola santua

+ Irakurri

Hezkuntza jarduera eta zozketa ugari Amorebieta-Etxanoko Mugikortasunaren Astean, bizikletaren erabilera sustatzeko

septiembre 13, 2024

Amorebieta-Etxanoko Udalak Mugikortasunaren Astea ospatuko du irailaren 19an, udalerriko haur, gazte eta helduen artean bizikletaren erabilera eta mugikortasun jasangarria sustatzeko diseinatutako jarduera programarekin. Hala, ekimen honen baitan, tailerrak, ginkanak, bizikleta ibilbideak eta beste hainbat jarduera antolatu dira Zelaieta parkean eta

Amorebieta-Etxano acogerá en noviembre la feriaI’m Bizi 2024, bajo el marco de la iniciativa Gaztedi Durangaldea

septiembre 13, 2024

Esta mañana se ha presentado en rueda de prensa la nueva edición de la iniciativa Gaztedi Durangaldea, un proyecto promovido por la Diputación Foral de Bizkaia junto con los ayuntamientos de Amorebieta-Etxano, Ermua, Mallabia y Durangaldeko Mankomunitatea, y el cual

Euskara ikasteko aukera anitz, Amorebieta-Etxanon

septiembre 11, 2024

Amorebieta-Etxanon euskara sustatzen eta biziberritzen jarraitzeko bidean, ikasturte berriari helduta, gure hizkuntzan murgildu nahi duen orok aukera anitz izango ditu herrian bertan. Izan ere, zabalik dago jada Zornotza Udal Euskaltegian izena emateko epea eta horrekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak ere, urtero