Zornotzan

Kirolak

KEPA LARRUZEA, MENDIRIK MENDI


Amaia Larruzea
Euskal Herriko mendien inguruan jende ugari biltzen da eta aukera ederra izaten da bertan antolatzen diren ekintzez gozatzeko.

Kepa Larruzea eta Kepa Ajuria zornotzarrek Beasainen antolatutako “Ehunmilak” izeneko ultratrailaren 3.edizioan parte hartu zuten joan den uztailaren 15ean, 168 km-ko mendi martxan hain zuzen ere. Kepa Larruzeak 44 ordu eta 27 minututan bukatu zuen eta Kepa Ajuriak 43 ordu eta 10 minututan. Kilometro sorta honi guztiari aurre egiteko prestakuntza eta esperientzia motxilan eraman beharreko osagaiak dira. Horretarako, ekainaren 2an antolatu zen 100 km-ko “Hiru Handiak” mendi martxa burutu zuten. Kepa Larruzeak probaren azken 4 edizioak egin ditu. Berak dioenez, “Disziplina handia eskatzen du. Errespetu handia diodan martxa da”.
Zornotzarra Boroako Eliza baserrian jaio zen duela 60 urte. Txikitatik ibili izan da mendian baina iraupen luzeko martxak duela hamar bat urte egiten ditu. Asteburuero, Euskal Herriko martxetan diharduenetik, hamaika inguru ezagutzeko aukera aparta izan du. Baita bera bezalako beste hainbat mendizale ezagutzeko ere. “Beste gune batzuetan ez bezala, mendian euskaldun giroa dugu, euskara darabilgu espainetan”, azaldu du Kepak. Bestalde, mendira gazte asko hurbiltzen ari direla azpimarratu du eta hori oso pozgarria dela.
Pagadi eta hariztietan barrena, “Ehunmilak” ultratraila, Euskal Herriko iraupen luzeko martxarik gogorrena da Gipuzkoaldeko mendi gehienak batzen baititu. “Esperientzia ederra da, gehienbat gorputzaren mugak ezagutzeko”, adierazi du Kepa Larruzeak. Burua bere lekuan izan behar dela azaltzen du, izan ere, tentuz jokatu ezean amesgaizto bihur daiteke. Horrelako probek gaindiezinak diruditen helburuak gaindi daitezkeela erakusten dutela dio eta bizipen hori beste edozein arlotara eraman daitekeela.
Azkenik, Kepak ezinbestekotzat jotzen du Igorreko Juanjo eta Juan Mari lagunen laguntza, beraiekin igaro baititu euskaldun nortasunaren gordeleku apartak, Euskal Herriko mendiak.

+ Irakurri

AE WATERPOLO

Taldeak maila bikaina erakutsi du infantil eta alebinetan. Alebin mailan, Libe Zarazuak txapeldun ordeko postua lortu du Elchen jokatu den Espainiako waterpolo txapelketan. Mutilen aldetik, Waterpolo taldeko Markel Larruzea eta Ager Santamaria oso ondo egin dute. Bai mutilak bai neskak

ETXANO HOT SHOTS HOCKEY Alebin Euskadi Ligako txapeldun

Ligan 12 talde dira, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoakoak, baita Zaragozako talde bat ere. Jardunaldi finala Ribabellosan (Araba) jokatu zen eta handik bueltatu zen taldea alebin Euskadi Ligako garaile. Urtea borobiltzeko, benjamin taldeak ere itzelezko papera egin du bere ligan, partidurik

‘SD AMOREBIETA’ Balance de temporada 2023-24

La SD Amorebieta vuelve a Primera RFEF después de una temporada muy exigente, donde los azules lo han dado todo para cumplir el objetivo de permanecer en Segunda División manteniendo sus opciones hasta el final. El primer equipo de la